San Esteban baseliza (Morga)

eraikitako euskal ondare nabaria Morgan

San Esteban baseliza Morgako Gerekiz gainean dagoen XV. mendeko baseliza bat da[1], Bizkaiko zaharrenetakotzat hartu izan da.

San Esteban baseliza (Morga)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMorga
Koordenatuak43°17′57″N 2°44′19″W / 43.299096°N 2.738594°W / 43.299096; -2.738594
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Suntsiketa 1961
Berreraikuntza 1992
Ondarea
EJren ondarea2

Ezaugarriak aldatu

Oinplano angeluzuzena du 8,50 x 8,45 metrokoa, ageriko harlangaitzezko hormak, harlanduzko izkinak eta bi isurkiko estalkia. Perimetroko aleroia, sarrera bakarraren gainean apur bat zabalduta dago. Arku zorrotzeko atea eta leiho dinteldua ditu hego-mendebaldean[2].

Ate nagusiaren gainean, bi hilarri erromatar berantiar ikus ditzakegu; jatorrizkoak Arkeologi Museoan daude (Bizkaiko Arkeologia Museoa) eta elizan erreplikak daude[3]. Dirudienez, hilarri bi dira, hildakoen omenez egindako inskripzioekin. Lehenengoa, laukizuzena eta erdian horma-hobi txiki bat duena, Severianak bere senarrari eskainitako hilarri gisa interpretatzen da, Salvicalo Certimio ([se] VERINIA Co/[ni] VGI SVO SALV [ica]/lo CERTIMIO, "Severianak Salvicalo Certimiori eskaini zion oroigarri hau, bere senarrari". Bigarren hilarria, bere forman sinpleagoa, Semproniaren omenez bere senar Terenciok eskainia dago (ter [ENTIUS] SEMPRONIE/CONIVGI SUE/POSVET/memoria [m]/Cons [ULATV] CCCC, "Terenciok Semproniari, bere emaztea, memoria hau jarri zuen kontsularen aroaren 400 urtean" = 362. urtea)[4].

Egiaztatutako antzinatasun horren ondorioz, San Esteban eliza Bizkaiko parrokiarik zaharrenetakotzat hartu izan da, nahiz eta geroago baseliza izatera mugatuta geratu. Baina, edonola ere, eraikina, Erdi Aroaren amaieran berregina izan zen, bere antzinako sarrera arkua ikusita, apur bat zorrotza, eta, berriz ere, 1770ean. 1961eko apirilaren 5ean sute batek suntsitua, bere harresietara murriztua utzi zuena, 1992an berreraikia izan zen. Tenpluaren egitura sinplea da, harrizko hormak eta egurrezko egituraren gainean teilatua da[4].

Barrualdea aldatu

Aldarearen gainean, 1992an egurrez landutako San Estebanen irudi moderno bat dago, baselizaren azken zaharberritzearekin batera egin zena. Santua belauniko irudikatzen da, bere eskuineko eskuan odoleztatutako harri bat daramana, bere martirioari erreferentzia eginez. Haren ondoan, barrokoak diruditen bi putti edo aingerutxo txiki, XVIII. mendekoak, izango dira sutetik salbatu ziren bakarrak[4].

Santua aldatu

San Esteban lehen martiri kristautzat hartzen da. I. mendearen hasieran bizi izan zen, eta apostoluek izendatutako diakonoetako bat izan zen. Eliza juduaren jarrerarekin eta Jerusalemgo tenpluari ematen zitzaion erabilera merkantilistarekin kritiko, fariseuek biraoa egitea leporatu zioten, eta harrika hiltzera kondenatu zuten. Martirioan zehar, Estebanek barkamena eskatu zuen harrikatzen zutenentzat.

Gizon gazte bat bezala irudikatzen da, oraindik bizarrik gabea, diakonoz jantzia, geruza labur batekin, dalmatikoa deritzona, bi aldeetatik irekia eta ukondoraino mahukak dituena. Eskuarki, esku batean harri bat darama, martirizatua izan zen moduari erreferentzia eginez, eta bestean palmondo orri bat, Antzinarotik lortutako garaipenaren ikurra, heriotzaren gainean lortutako garaipena irudikatzen duen martiri santuen ezaugarria.

Ondarea aldatu

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[1]

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «San Esteban baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  2. «Urdaibai.org. Urdaibaiko Galtzagorriak» www.urdaibai.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  3. «Ayuntamiento de Morga - Patrimonio» www.morga.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  4. a b c (Gaztelaniaz) San Esteban Protomártir | Eleiz Museoa – Museo diocesano. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).

Kanpo estekak aldatu