San Cristobal gotorlekua (Badajoz)

San Cristobal gotorlekua Badajoz hiriko gune gotortuaren barruan dagoen XVII. mendeko eraikina da. 1985tik Kultura ondasuna bezala katalogatuta dago.

San Cristobal gotorlekua (Badajoz)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaBadajozko probintzia
UdalerriaBadajoz
Koordenatuak38°53′17″N 6°58′23″W / 38.888°N 6.973°W / 38.888; -6.973
Map
Ondarea

Historia aldatu

Orinazako Dukeen jauregia zegoen tokian egin zen. Portugalgo Errestaurazio Gerra garaian altxatua, Erdi Aroko Badajozko harresiak indartzea zen helburua; Portugalgo mugaren defentsari begira lehen lana izan zen. Obrak 1642an hasi ziren. Haren inguruan 1811ko otsailaren 9an Gévorako guda gertatu zen. 1932tik monumentu nazionala da. Lista Roja del Patrimonio elkartearen arabera, arriskuan dago.[1]

Deskribapena aldatu

Laukizuzen forma du. Bi baluarte ditu eta beste bi sasi-baluarte, Gezileihoko gola batez lotuta. Bi baluarte biltzen diren puntuan ravelin batekin babestuta zegoen. Harresiek lubanarro estali bat dute. 300 fusilari eta 12 kainoi jartzeko espazioa zuen.

Gotorleku barruan, gaur egun, Centro de Interpretación de Fortificaciones de la Frontera (Mugako Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroa) delako museoa dago.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Cristobal gotorlekua (Badajoz)