Ireki menu nagusia

San Cristóbal de las Casas, tzotzileraz Jovel deitua, Mexikoko Chiapas estatuko hiri eta udalerria da. Los Altos de Chiapas eskualdeko hiririk handiena da, eta estatuko hirugarrena, Tuxtla Gutiérrez eta Tapachularen ondotik. 2010ean 185.917 pertsona bizi ziren udalerrian, horietako 158.027 herriburuan.[1].

San Cristóbal de las Casas
Jovel
 Mexiko
San Christobal de las Casas, Church - panoramio.jpg
Escudo de Las Casas, Chiapas.png
Administrazioa
Herrialdea  Mexiko
Estatua  Chiapas
Alkatea Marco Antonio Cancino González
Tzotzileraz Jovel
Posta kodea 29200-29310
Geografia
Koordenatuak 16° 44′ 12″ N, 92° 38′ 18″ W / 16.736666666667°N,92.638333333333°W / 16.736666666667; -92.638333333333Koordenatuak: 16° 44′ 12″ N, 92° 38′ 18″ W / 16.736666666667°N,92.638333333333°W / 16.736666666667; -92.638333333333
San Cristóbal de las Casas hemen kokatua: Mexiko
San Cristóbal de las Casas
San Cristóbal de las Casas
San Cristóbal de las Casas (Mexiko)
Azalera 395.5 km²
Altuera 2.100
Demografia
Biztanleria 158.027 bizt. (2010)
Dentsitatea 399,56 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1536 (gregoriar)
Telefono aurrizkia 967
Hiri senidetuak San Miguel de Allende Itzuli
http://www.sancristobal.gob.mx/

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Los Altos de Chiapas eskualdeko Jovel bailararen erdian kokaturik dago, 2.100 metroko garaieran.

KlimaAldatu

Klima epela dauka, negu lehorrekin, Cwb Köppen klima sailkapenaren arabera.


Datu klimatikoak (San Cristóbal de las Casas)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 30.5 30.0 33.5 31.0 35.8 34.0 33.5 29.0 29.5 33.0 30.0 33.5 35.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20.3 21.4 22.9 23.5 23.1 22.4 22.5 22.5 21.7 21.3 20.7 19.9 21.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.3 13.0 14.5 15.7 16.4 17.0 16.5 16.5 16.4 15.5 13.8 12.5 15.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.2 4.5 6.0 7.8 9.7 11.5 10.6 10.5 11.2 9.6 7.0 5.1 8.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.5 -7.5 -7.5 -5.0 1.0 1.3 1.5 1.2 0.1 -2.5 -6.1 -8.0 -8.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 9.0 10.9 16.0 43.8 111.8 226.3 143.6 153.9 215.4 109.0 32.8 12.2 1084.7
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 2.5 2.4 2.3 5.7 11.4 18.7 14.3 15.5 19.7 11.3 5.3 2.3 112.0
Eguzki orduak 212.8 199.6 203.7 180.7 168.4 137.9 174.9 178.5 116.2 152.5 173.0 189.8 2088.0
Hezetasuna (%) 80 78 77 76 77 78 77 78 80 80 80 80 78
Iturria (1): Servicio Meteorológico National (1951–2010)[2][3]
Iturria (2): Colegio de Postgraduados (eguzkia, hezetasuna, muturrekoak 1951–1980)[4]

HistoriaAldatu

Hiria Diego de Mazariegosek sortu zuen, 1528an, beste espainiar kolono batzuekin batera. Tzotzilen aurka irabazitako lurretan sortu zuten Ciudad Real de Chiapa izenarekin. Espainiar agintearen garaian Chiapako hiriburua zen, Guatemalako erresumaren barruan. San Cristóbal de las Casasek jarrera kontserbadorea izan zuen historian zehar, eta Chiapas Mexikorekin batzea babestu zuen, hala nola erregimen kontserbadoreak XIX. mendean. 1892ko abuztuaren 11n, hiriburutza galdu zuen estatua liberalen esku geratu zenean.

1994ko urtarrilaren 1ean mundu osoko titularretan agertu zen, EZLNk udaletxea hartu zuenean. Gaur egun ere EZLNren manifestazioen gune garrantzitsua da.

TurismoaAldatu

Gaur egun hiri kosmopolita da, askoren esanetan Chiapaseko hiriburu kulturala. Gune turistiko nagusia da. 2003an Mexikoko Pueblos Mágicos programan sartu zuten, eta 2010etik aurrera "Mexikoko herri magikoen artean magikoena" titulua eman zioten.

ErreferentziakAldatu

  1. San Cristóbal de las Casas, microrregiones.gob.mx
  2.   Normales climatológicas 1951-2010 Servicio Meteorológico National . Noiz kontsultatua: 2013-1-18 .
  3.   Normales climatológicas 1981-2000 . Noiz kontsultatua: 2013-1-18 .
  4.   Normales climatológicas para San C. De Las Casa, Chiapas Colegio de Postgraduados . Noiz kontsultatua: 2013-1-18 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Cristóbal de las Casas