San Blas opila

San Blas opil» orritik birbideratua)

San Blas opilak Blas Sebastekoaren egunaren inguruan (otsailaren 3a) egiten diren opilak dira. Debabarrenan sortua (Eibar, Elgoibar, Ermua eta Soraluzen batez ere[1]), gaur egun dezente zabaldu da, gozogintzan, batez ere Gipuzkoan. Osagai nagusiak arrautza, irina, azukrea eta gantza dira.

San Blas opila
EskualdeaDebabarrena (Gipuzkoa)
HiriaEibar, Ermua, Soraluze
Osagaiakirina, esnea, gorringoa, azukrea, gantza, anis-belarraren esentzia

Nahiz eta jai kristauarekin erlazio zuzena izan, badu halako kutsu aurrekristaua, Kandelariarekin eta egunen luzatzearekin batera. Adibidez, Frantzian Kandelario (otsailaren 2a) krepeak han ohi dira, eta opilak bezala orez eginiko jaki biribilak dira.

Errezeta

aldatu
San Blasak nola egin, Arrate Kultur Elkarteko Leire Aranzabalegik azaldua.

Osagaiak hauek dira: arrautza, irina, azukre, gantz edo margarina, legamia. Osagai horiek anis-belarraren haziarekin edo esentziarekin oratu egiten da. Oreari itxura zapaldua ematen zaio, pikuekin ertzetan. Guztia arrautzaren zuringoa elur itxuran egindako merengekin eta azukre orez estatzen da; horrekin garaiko elurraren itxura imitatu omen nahi dute. Maiz, San Blas (edo S Blas) idatzi ohi da opilaren gainean, txokolatearekin.

Hona hemen kopuruak[1]:

  • Orea egiteko:
    • Kilo bat gari-irin
    • 6 arrautza
    • 125 gr txerri-gantz edo gurin edo margarina
    • Kilo erdi azukre
    • Legami zorrotxo bat
    • 15 tanta anis esentzia
  • Glasatua egiteko:
    • 2 arrautza zuringo
    • 250 gr azukre-hauts
    • 10 limoi-zuku tanta
    • 10 tanta anis esentzia (aukerakoa)

Sinesmena

aldatu

San Blas opilak, tradizioaren arabera, elizan bedeinkatu behar dira. Ondoren, eztarriko minaren aurkako propietateak omen dauzka. San Blasen patronazgoa zera da: eztarri gaixoen (faringea) eta otorringolaringologoena[2] Ziur aski, anis-belarrak ere bere eragina izango du zeren eta medikuntzan katarrorako espektorante gisa erabilia izan baita.

Irudiak

aldatu

Errefererentziak

aldatu
  1. a b Debabarreneko gastronomia: San Blas opila Debabarrena turismo webgunean (2020/01/29)
  2. San Blas Tolosako patroia

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu