San Andres eguna

San Andres Eguna» orritik birbideratua)

San Andres eguna edo San Ander Eguna (eskozieraz: Saunt Andra's Day, Eskoziako gaeleraz: Là Naomh Anndrais; ingelesez: Saint Andrew's Day) Andres Apostoluaren omenezko jaieguna da, urtero azaroaren 30an ospatuz. Eskoziako jai egun nazionala eta Errumaniako jaieguna da. San Andres Zipre, Eskozia, Grezia, Errumania, Errusia, Ukraina eta Konstantinoplako Patriarkatza Ekumenikoaren zaindaria da. Euskal Herriko zenbait herritan- Lizarran,[1] Azkoitian eta Eibarren[2]- egun handi hau ere ospatzen dute, askotan azokak antolatuz.

San Andres eguna
Henryk Siemiradzkiren 'San Andres gaua'
Izen ofizialaAndrzejki
TokiaEskozia eta Errumania
Data
DataAzaroaren 30a

Alemanian eta Austrian Andreasnacht, Polonian Andrzejki eta Errusian Андреева ночь ("Andresen gaua") bezperan ospatzen dute. Egun magikotzat hartzen dute, askotan banpiroekin lotuta.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.