Ireki menu nagusia

San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza

San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza Biarritzen (Lapurdi) dagoen eliza ortodoxoa da, Enperatrizaren etorbidean kokatuta[1].

Biarritzeko eliza ortodoxoa
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Biarritz Eglise Orthodoxe.JPG

San Alexandro Nevski eta Jaungoikoaren Amaren Babesaren eliza
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Lapurdi
Herria Biarritz
Koordenatuak 43° 29′ 10″ N, 1° 33′ 18″ W / 43.486177777778°N,1.5549833333333°W / 43.486177777778; -1.5549833333333Koordenatuak: 43° 29′ 10″ N, 1° 33′ 18″ W / 43.486177777778°N,1.5549833333333°W / 43.486177777778; -1.5549833333333
Historia eta erabilera
Eraikuntza1890 - 1892
Cornerstone laying ceremony [[File:Arbcom ru editing.svg 1890eko urriaren 1a
Konsagrazioa 1892ko irailaren 13a
Izenaren jatorria Alexandro Nevski
Erlijioa kristautasun ortodoxoa
Elizbarrutia Ecumenical Patriarchate of Constantinople Itzuli
Arkitektura
Estiloa Byzantine Revival architecture Itzuli
Ondarea
Mérimée ID PA64000105

HistoriaAldatu

1879 inguruan Biarritzen oporrak ematen zituzten errusiarrek eliza bat eraikitzeko erabakia hartu zuten. Ordura arte bere errituak Villa Eugénieko areto batean egiten zuten, jadanik hotel bat zena. Aipatutako errusiarren artean leinu inperialaren kideak ere bazeuden, adibidez Alexandro III.aren emaztea zen Maria Feodorovna enperatriza, Lapurdiko kosta maite zuena. 1889an batzorde sortu eta Nikolai Nikonov (1849-1918) arkitektoari eman zioten proiektua. Lehendabiziko harria 1890eko urriaren 13an jarri eta laster bukatu zituzten lanak: 1892ko irailaren 25ean sagaratu zuten, konbidatuen artean enperadorearen lehengusua eta Errusiako enbaxadorea zen George de Beauharnais izanda. Apaizak, hasieran, Paueko eliza ortodoxotik zetozen.

Urriko Iraultza eta gero, elizak Mendebaldeko Europako Errusiako Eliza Ortodoxoen Artzapezpikua nagusia bazuen ere, 1931 eta gero, Konstantinopoliseko patriarka-hiriak zuzendu zuen. 2004ko abenduan bertoko apaiza Moskuko patriarka-hiriaren zuzendaritzapean kokatu zenean, eliztarrek (elizbarrutiaren laguntza zutenak) auzitara jo eta Paueko Auzitegiaren erabakia apaizaren kontrakoa izan zen[2].

 
Elizaren barrualdea.

ErreferentziakAldatu