Ireki menu nagusia

San Agustin eliza (Iruñea)

eraikin babestua Iruñean

San Agustin eliza Iruñeko Alde Zaharrean dagoen eliza bat da.

Santo Agustin eliza
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Iruñeko Alde Zaharra
Pamplona - San Agustin 01.jpg
Santo Agustin elizaren sarrera eta San Agustin kalea eta Xabier kalea.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Iruñea
Koordenatuak 42° 49′ 04″ N, 1° 38′ 28″ W / 42.8177843°N,1.6412381°W / 42.8177843; -1.6412381Koordenatuak: 42° 49′ 04″ N, 1° 38′ 28″ W / 42.8177843°N,1.6412381°W / 42.8177843; -1.6412381
Historia eta erabilera
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 669-193
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
193
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

KokalekuaAldatu

San Agustin kalean dago, kale honek, Xabier kalea eta Caldereria kaleak bat egiten duten kalegurutzean.

HistoriaAldatu

XVI. mendean gaur egungo eliza antzina Agustindarren Komentua zegoen lekua eraiki zen. Aurrealdea geroago eraikia izan zen, 1897an gauzatutako zaharberritzearen ondorioz, baina Erdi Aroko estiloa mantendu du. Elizaren barnealdean Aingeru Zaindaria edota Guardako Aingerua eta San Joseren erretaulak nabarmentzen dira.

Bestalde, 1523an eliza honetan Garcilaso de la Vega olerkaria Done Jakueren Zaldun izendatu zuten.[1] Hori dela eta elizan euskaraz eta gaztelaniaz honela dioen plaka bat dago:

« San Agustin eliza honetan egin zuten Done Jakueren Ordenako Zaldun Garcilaso De La Vega olerkari ohoretsua, 1523ko azaroaren 11n. »

Oraintxuki, eliza Iruñeko prentsan agertu izan da, inguruko hainbat bizilagunek elizaren kanpaien soinua salatuz, oraingoz epaileek soinua udal araudiaren barnean dagoela aipatu dutelarik.[1]

 
San Agustin eliza honetan egin zuten Done Jakueren Ordenako Zaldun Garcilaso De La Vega olerkari ohoretsua, 1523ko azaroaren 11n.

OspakizunakAldatu

Urtero eliza honetan hirian usadio handia duen Bost Zaurien Botoa deritzon elizkizuna ospatu ohi da.[2]

ErreferentziakAldatu