Samsu-Ditana
Samsu-Ditana, Babiloniako Lehen Dinastiako hamaikagarren eta azken erregea izan zen, K.a. 1625 eta K.a. 1595 bitartean gobernatu zuelarik.
Samsu-Ditana | |||
---|---|---|---|
K.a. 1625 - K.a. 1595 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVII. mendea | ||
Herrialdea | Babilonia | ||
Heriotza | K.a. XVI. mendea ( urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Bere erregealdia, Antzinako erregeen kronikan eta babiloniar errege zerrenda ezberdinetan agertzen da. Hala ere, egundaino, ez da bere erregealdiko idazkun bakar bat ere iritsi. Garai nahaspilatsu batean gobernatu zuen, erresuma osoan krisi ekonomiko eta soziala nagusi zen garai batean. Dirudienez, tronua eta bizitza galdu zituen Mursili I.a buru zuten hititen ustekabeko erasoan, azkenik, hititek, Babilonia konkistatu zutelarik.
Aurrekoa Ammi-Saduqa |
Babiloniako erregea Babiloniako I. dinastia (K.a. 1625-K.a. 1595) |
Ondorengoa Dinastiako azkena izan zen |