Sammy Davis Jr.

Sammy Davis, Jr.» orritik birbideratua)

Samuel George "Sammy" Davis Jr. (Harlem, New York, 1925eko abenduaren 8a - Beverly Hills, 1990eko maiatzaren 16a) estatubatuar kantari, dantzari eta aktorea izan zen.

Sammy Davis Jr.

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSamuel George Davis
JaiotzaNew York1925eko abenduaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBeverly Hills1990eko maiatzaren 16a (64 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: buru edota lepo aldeko minbizia
Familia
AitaSammy Davis
AmaElvera Sanchez
Ezkontidea(k)May Britt  (1960 -  1968)
Altovise Davis  (1970 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, autobiografialaria, jazz musikaria, antzerki aktorea, telebista aurkezlea, abeslaria, aktorea, dantzaria, estudioko musikaria, vaudeville performer (en) Itzuli eta animatzailea
Altuera165 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaRat Pack
Genero artistikoajazza
traditional pop (en) Itzuli
big band music (en) Itzuli
musika arina
show tune (en) Itzuli
swinga
bluesa
Musika instrumentuabibrafonoa
pianoa
DiskoetxeaDecca (en) Itzuli
Charly Records
Reprise Records
Verve Records (en) Itzuli
Motown Records
MGM Records
RCA Records
20th Century Fox Records
Applause Records
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

sammydavis-jr.com
IMDB: nm0002035 Allocine: 28078 Rottentomatoes: celebrity/sammy_davis_jr Allmovie: p17423 TV.com: people/sammy-davis-jr IBDB: 67243
Facebook: 112867505394454 Spotify: 1NAWG3AngjBXyKbmPaz92D iTunes: 41628 Last fm: Sammy+Davis,+Jr. Musicbrainz: 4bc9e8c3-7eae-454f-a56c-bccf96f3926b Songkick: 412599 Discogs: 44133 Allmusic: mn0000294376 Find a Grave: 263 Deezer: 7486 Edit the value on Wikidata
{{cc-by-2.0
Sammy Davis Jr, 1989an

Biografia aldatu

Bere aita, Sammy Davis, oso ezaguna zen jazz-aretoetan, eta harekin oso umetatik ibili zen, Estatu Batuetan zehar, ikuskizunetan parte hartzen. Hemezortzi urte zituenerako, blues-kantari ona zen, baina Bing Crosbyren eraginez, crooner izeneko estilora pasatu zen. Music-hall eta kabaretetan lan egiten zuen, musikari eta animatzaile. 1943an armadan sartu, eta Ozeano Bareko fronteetan borrokan ibili zen. Gerraostean, Estatu Batuetako kantaririk ospetsuenetariko bat bihurtu zen, eta bere kantak -Mr. Bojangles, I´ve Gotta Be Man, Candy Man- oso ezagunak egin ziren. 1954an begi bat galdu zuen istripu batean; berak zioenez, ezin zitekeen okerragoa izan, beltza, begibakarra eta erlijioz judua baitzen. 1950eko hamarraldian Frank Sinatra, Dean Martin eta Peter Lawfordekin batera Rat Pack banda osatu zuen, Sinatraren Taldea izenaz ere ezaguna. Talde horrek eragin handia izan zuen, ikuskizunen munduan ez ezik, Estatu Batuetako politikaren alorrean ere, John F. Kennedyren agintaldian, batez ere. Zenbait filmetan ere parte hartu zuen (Porgy and Bess (1959)...), eta Broadwayen komediak ere antzeztu zituen (Mr. Wonderful). Bere biografia argitaratu zuen 1989an, Why Me? (Zergatik ni?) izenburupean.

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu