Salvat Monho

euskal idazlea

Salvat Monho Laborde (Izturitze, Nafarroa Beherea, 1749ko abuztuaren 23a - Bardoze, Lapurdi, 1821eko ekainaren 4a) euskal idazlea izan zen.

Salvat Monho
Bizitza
JaiotzaIzturitze1749ko abuztuaren 23a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBardoze1821eko ekainaren 4a (71 urte)
Jarduerak
Jarduerakpoeta, apaiz katolikoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 360

Bizitza aldatu

Frantziako Iraultza garaian Bardozeko erretorea izan zen; Iraultzaren aldekoa hasieran, haren kontrakoa izan zen gero.[1] Apaiz konstituzionala izan nahi ez zuelako atzerrira ihes egin zuen 1799an.[2] 1806an, kultua berrezartzean, Ipar Euskal Herrira itzuli zen. Ainhoako erretorea izan zen lehenik, eta Irisarrira bidali zuten geroago.[3] Iberiar Penintsulako Gerran, Mina jeneralak Irisarriko herritarrei barka ziezaien lortu zuen; izan ere, jenerala herritarrak zigortzeko prest zegoen, tropei eraso egin zietelako.[4]

Lanak aldatu

Olerki eta bertso ugari idatzi zituen, eliz-girokoak eta satirikoak. 1972an, Pierre Laffitek bildu eta argitaratu zituen Poèmes basques de Salvat Monho (1749-1821) liburuan. Olerki horietako bat da honako hau:[5]

« Chanson bachique

Bakusek ez du trionpharik ez aldarrerik nahi
Gauza bat baizen ez dio manatzen gizonari
Garboski edan dezala urik gabe arnoa
Nahi badu bere ganik urrundu herioa.

Bizia laburzen bada tristezian egonez
Alegera gaiten bethi kolpe onak edanez
Biziaren luzatzeko bide seguragorik
Kausitzen ez denaz geroz dugun edan gogotik.

Sail on bati lothuz geroz ez bara biderditan
Pitxerrak hutsak badire bethe bitez berritan.
Gogotik gal arteraino gure nahigabeak
Eta goibeltzen gaituzten orhoitzapen tristeak.

Dugun edan berriz ere; bethi dut aditzea
Bien ondotik on dela hirurgarren kolpea
Oraino triste badire gure bihotz barrenak
Alegeratuko ditu menturaz laugarrenak.

»

Bibliografia aldatu

  • Poémes basques de Salvat Monho (1749-1821), 1972, Ikas

Erreferentziak aldatu

  1. Arbelbide, Xipri. (2011). «Xuriak eta gorriak. Azkainen eta Bardozen» Euskera. Euskaltzaindia, 1147-1164 or. ISSN 0210-1564..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Zavala, Antonio. (1989). Frantziako Iraultza eta Konbentzioko Gerra bertsotan. Etor, 35-38 or. ISBN 4-85527-62-3..
  4. Estornés Lasa, Bernardo. Munho Laborde, Salvat. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-6).
  5. Monho, Salvat. Olerkiak. Literaturaren Zubitegia, klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-6).

Kanpo loturak aldatu