Zutabe salomoniko

Salomondar zutabe» orritik birbideratua)

Zutabe salomonikoa fustea kiribilduta duen zutabea da. Hala deitzen zaio Erromako San Petri basilikan dagoenari, kondairak dioenez, Salomonen tenpluan baitzegoen hura, eta hala deitzen zaie haren gisako guztiei ere. Espainian, Portugalen eta Amerikako kolonietan maiz erabili zen, batez ere, barroko aldiko estilo churriguerescoan. Ezagunenetako batzuk Berninik San Petriren baldakinorako eginak dira (1624-1633).

Zutabe salomonikoa.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.