Salamanca CF UDS

Salamanca CF UDS (izen osoa Salamanca Club de Fútbol Unión Deportiva Salamanca) Gaztela-Leongo futbol talde bat da, 2013an Salamanca hirian sortua, Unión Deportiva Salamanca desegin ondoren.

Unión Deportiva Salamanca
Ezizena(k) Charros
Sorrera 2013
Futbol zelaia El Helmántico
edukiera: 17.341 lagun
inaugurazioa: 1970
Presidentea Mexiko Manuel Lovato
Entrenatzailea Mexiko Rafa Dueñas
Liga 2.B Maila
2019-20 13.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

2013 urtean Unión Deportiva Salamanca talde historikoa desegin zen eta harrobiko taldea zen CD Salmantinoren tokia hartuz talde berria sortu zen, CF Salmantino. Hirugarren mailan jokatzen hasi zen beraz, baina Salamancako epaitegiak CF Salmantino eta CD Salmantino talde desberdinak zirela ebatzi zuen eta 2015-16 denboraldian maila baxuenera jeitsiarazi zuen. Hurrengo urteetan mailaz maila igotzen joan da 2018an bigarren B mailara iritsi zen arte. Orduan hartu zuen gaur egungo izena, Salamanca CF UDS. 2018an Manuel Lovato mexikarra bihurtu zen presidente eta bere eraginez taldeak jokalari mexikar ugari fitxatu zituen. 2019-20 denboraldirako 9 jokalari mexikar ditu plantilan.

Hainbat jarraitzailek hasieratik ez zuten talde berria onartu, eta UD Salamanca amaitu zela esanez haren omenezko talde berria osatu zuten, Unionistas de Salamanca CF. Talde biek antzerako ibilbidea izan dute.

DatuakAldatu

2019-20 denboraldia barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B mailan: 2
  • Denboraldiak 3. mailan: 3
  • Ligako posturik onena: 12.a Bigarren B mailan (2018-19)

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2013-14 Hirugarren Maila 9.a -
2014-15 Hirugarren Maila 9.a -
2015-16 Salamancako 1. Probintziala 1.a -
2016-17 Salamancako 1. Erregionala 1.a -
2017-18 Hirugarren Maila 4.a -
2018-19 Bigarren B maila 12.a -
2019-20 Bigarren B maila 13.a -

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu