Sakak (persieraz saka) jatorri iraniarreko tribu-talde edo herri bat izan ziren.[1] Gaur egungo Kazakhstan, Uzbekistan, Tajikistan, Xinjiang, Turango lautada, Ukraina eta Errusiako hegoaldeko lautada osoan zehar ibiltzen ziren abeltzain transhumanteak izan ziren, hizkuntza indoeuroparreko gerlari nomadak.

Talde etniko infotaulaSaka

Motaetnia eta tribu
HizkuntzaKhotanese (en) Itzuli
ErlijioaQ4465708 Itzuli
Honen parteIrandar herriak
Artikulu hau antzinako indoeuropar herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saka (argipena)».
Orokorki eszitiarrenak ziren lurretan, Sakak hego-ekialdeko eremukoak zirela esan daiteke.

Historia aldatu

René Grousset historialariren arabera[2], estepa pontikoko eszitak bezala, haiekin zerikusia zutenak, arrazari dagokionez europoideak ziren. Haien jatorria Andronovo kulturari dagokiola uste da. Pazyryk-eko hileta monumentu eta hondakinak ere beraiekin lotu izan dira, K.a.-ko IV. eta III. mendeen artean.

K.a. VIII. mendearen inguruko erregistro historiko eta arkeologikoetan identifikatuta daude sakak.[3] Persepolisen aurkitutako Akemenida garaiko persiar inskripzioetan, Dario I.aren erregealdian (522-486 k.a.) esaten da Sogdiako mugetatik haratago bizi izan zirela.[4] Halaber, Xerxes I.aren erregealdian egindako inskripzio batean (486–465 k.a..) Erdialdeko Asiako Dahae herriarekin lotuak ageri dira.[4][5]

Sakei Sak edo Sai (塞) deitzen zitzaien antzinako txinatar erregistroetan. Kurgan formako 30 tumulu hilobi badira, sakenak, Txinako Tian Shan aldean, 550-250 k.a datatuak.[6] Tarim arroaren eskualdean VII. mendetik II. era dago saken presentziaren berri.[3]

Txinatar kroniketan kontatzen da Yuezhi herrikoek Ili eta Chu ibaien haranetatik bota zituztela sakak.[7][8] Uste da Yuezhitarrak tokariarrak zirela, eta haien bultzadaz sakak mendebalderantz, Sogdianantz eta Baktrianarantz joan zirela k.a. 140 eta 130 artean.[9][10]

Asia Erdialdeko lur horietan "Sakatarren lurraldea" edo "Sakastan" deitu zena osatu zuren ondoren, eta India iparraldera zabaldu zen gero beraien irismena.[4] Sakek Gandhara eta Taksila harrapatu zituzten eta Indiako iparraldera emigratu zuten. Horrela Indo-eszitiar edo saken erresuma bat ezarri zen Mathuran (k.a. 200 a. C. - 400 gure aroan).[4][11]

Indiako Shakya klana, Gautama Buddha printzea jaio zeneko taldea, saka jatorrikoa zela uste da. Budari Śākyamuni esaten zioten, Shakyen artean jakintsua.[12]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Sacas (tribu)» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-13 data duen 140924353 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. P. Lurje, “Yārkand”, Encyclopædia Iranica, online edition
  2. Grousset, René. (1970). The empire of the steppes : a history of central Asia. , 29-31 or. ISBN 0-8135-0627-1. PMC 90972. (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  3. a b J. P. mallory. «Bronze Age Languages of the Tarim Basin» Penn Museum.
  4. a b c d Bailey, H.W. (1996) "Khotanese Saka Literature", in Ehsan Yarshater (ed), The Cambridge History of Iran, Vol III: The Seleucid, Parthian, and Sasanian Periods, Part 2 (reprint edition), Cambridge: Cambridge University Press, pp 1230–1231.
  5. The Cambridge Ancient History, Volume IV. Cambridge University Press. 24 November 1988. p. 173. ISBN 978-0-521-22804-6.
  6. Yu Taishan (June 2010), "The Earliest Tocharians in China" in Victor H. Mair (ed), Sino-Platonic Papers, Chinese Academy of Social Sciences, University of Pennsylvania Department of East Asian Languages and Civilizations, p. 13.
  7. Benjamin, Craig (March 2003). "The Yuezhi Migration and Sogdia". Ērān ud Anērān Webfestschrift Marshak.
  8. «Chinese History – Sai 塞 The Saka People or Soghdians» Chinaknowledge.
  9. Yu Taishan (June 2010), "The Earliest Tocharians in China" in Victor H. Mair (ed), Sino-Platonic Papers, Chinese Academy of Social Sciences, University of Pennsylvania Department of East Asian Languages and Civilizations, pp. 13–14, 21–22.
  10. Benjamin, Craig. The Yuezhi Migration and Sogdia. .
  11. Beckwith 2009, p. 85 "The Saka, or Śaka, people then began their long migration that ended with their conquest of northern India, where they are also known as the Indo-Scythians."
  12. Attwood, Jayarava. (2012). «Possible Iranian Origins for the Śākyas and Aspects of Buddhism» Journal of the Oxford Centre for Buddhist Studies 3.

Kanpo estekak aldatu