Dragon Ball Z Gaiden: Saiyajin Zetsumetsu Keikaku

Saiyak suntsitzeko plana» orritik birbideratua)

Saiyak suntsitzeko plana (japonieraz: 外伝サイヤ人絶滅計画 Gaiden: Saiyajin Zetsumetsu Keikaku?) Dragoi Bola Z animean oinarritutako Super Nintendo kontsolarako egindako bideo-jokoa da. [1] Bere istorioa gaiden bat da, eta bi ataleko OVA batean moldatu zuten, era berean azken hau Playdia-rako bideo interaktibo batean moldatu zen, Shin Saiyajin Zetsumetsu Keikaku deiturikoa.[2] Ez da inoiz Japoniatik atara.

Dragon Ball Z Gaiden: Saiyajin Zetsumetsu Keikaku
Jatorria
Argitaratze-data1993
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideadirect-to-video (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzajaponiera
EuskarriaNintendo Entertainment System
IMDB: tt1286785 Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Goku eta Son Gohan Popo-ren deia jasotzen dute gas estralurtar batek, Gas Destron deiturikoa (jatorrizko japonieraz デストロンガス Desutoron Gasu) natura ahultzen ari baita. Goku eta Gohan Bulma-ren bila doaz, baina ez du gasari buruzko inongo informaziorik aurkitzen, handik aldenduz Popo-k 4 gas sortzaile Lurretik sakabanatuta daudela esaten die: arroila (jatorrizko japonieraz Grand Apollo グランドアポロン Gurando Aporon), mendebaldeko basamortua (jatorrizko japonieraz 西の砂漠 nishi no sabaku), Bunbuku Irlan (jatorrizko japonieraz ブンブク島 Bunbuku Tō) dagoen Pogo Pogo bolkana (jatorrizko japonieraz ポゴポゴ火山 Pogo Pogo Kazan) eta izotzezko kontinentea (jatorrizko japonieraz 氷の大陸 Kōri no tairiku). Satan Txiki, Vegeta eta Trunks-en laguntzarekin 4 makinak suntsitzea lortzen dutenean, Dende 5. makina baten existentziaz abisatzen die, Tongari dorrean (jatorrizko japonieraz トンガリタワー Tongari Tawā), dagoena, Mendebaldeko Hiriburuan. Z gerlariak horra abiatzen dira makina suntsitze xedearekin, baina indar eremu bat galarazten dio, bapatean Mamu gerlariek erasotzen diete, hala ere, Kaito-ren aholku bati esker azkar menperatzen dituzte (aholkua benetako gerlariak garaitzeko erabili zuten teknika berdina erabiltzea zen), azken honek 5. makina apurtzeko beste planetan ezkutatzen den benetako arerioa suntsitu behar dutela esaten die.

Segituan Goku eta bere lagunak Planeta Ilunara (jatorrizko japonieraz 暗黒惑星 Ankoku Wakusei) abiatzen dira, bertan Raichi Doktorea eta Hatchhyacku-ren kontra burrukatuz.


Pertsonaiak aldatu

Burrukatzaileak:

Laguntzaileak:

*Ordenagailuak bakarrik erabili dezake Vegeta, ez jokalariak.

Filmaren edo jokoaren pertsonai esklusiboak aldatu

Raichi Doktorea aldatu

Raichi Doktorea (jatorrizko japonieraz ドクターライチー Dokutā Raichī), Mu Doktorea eta Umez gain, Saiyen Plant planetaren konkistari biziraun dion Tsufur bakarra da. Saiyak suntsitzeko Hatchhyack makina bat sortu zuen, hala ere erasotzeko prest egon zenean 4 saiya besterik ez gelditzen ziren, hauek Lurran bizi ziren, beraz planeta arriskuan jarri zuen bere gotorlekura etorri zezaten. Bere izena ingeleseko Raichi (ライチー Raichī ) hitzetik datoz, Txinako fruta-arbola esan nahi duena.

Hatchhyack aldatu

Hatchhyack (jatorrizko japonieraz ハッチヒャック Hatchihyakku) Raichi Doktoreak Saiyak suntsitzeko sorturiko makina da. Makina honek arima baten gorrotoa gizaki ukigai batzuetan elkartzen zituen, Mamu gerlariak deiturikoak. Hatchhyack-ek Raichi suntsitu zuen giza itxura hartu zuenean saiyen aurka burrukatzeko. Bere izena (jatorrizko japonieraz yaoya 八百屋 ) fruta-denda esan nahi du.

Mamu gerlariak aldatu

Hatchhyack makinak izaki hauek Saiyenenganako gorrototik sortutako mamu gerlariak dira. Sorturiko mamu gerlariak hurrengoak izan ziren:

Beste bertsioak aldatu

OVA aldatu

OVA Super Nintendo-rako gidaliburu bezala sortu zen, 1993ko Abuztuaren 6an atera zen Japonian bakarrik, bi atal ditu, Lehenengo atala (jatorrizko japonieraz 上巻 Jōkan) eta Bigarren atala (jatorrizko japonieraz 下巻 Gekan) deiturikoak.[3]

Playdia aldatu

Dragon Ball Z Shin Saiyajin Zetsumetsu Keikaku (jatorrizko japonieraz 真サイヤ人絶滅計画 ) izeneko Playdia-k egineko bi bideojoku dira, bi ataletan zatitutako OVA-ren bideo interaktiboa da, lehenengo atala Lurreko atala (Chikyū-Hen 地球編 ) eta Espazioko atala (Uchū-Hen 宇宙編 ).

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu