Saiga tatarica

Saiga tatarica (izen zientifikoa) edo saiga (izen arrunta) Saiga generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Antilopinae azpifamilian eta Bovidae familian sailkatuta dago.

Saiga tatarica
Saiga.jpg
Iraute egoera

Galzorian (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
LeinuaSaigini (en) Saigini
GeneroaSaiga (en) Saiga
Espeziea Saiga tatarica
Linnaeus 1766[2]
Banaketa mapa
Saiga tatarica historic&current distribution.jpg
Datu orokorrak
Ernaldia 139 egun

Antilope-mota hau 1,20 m inguru luzea da, eta 80 bat cm garaia. Hanka motzak ditu. Oso muturgain konkortua du, tapirraren antzekoa, eta begi-inguruak ere oso irtenak. Kolorez horixka izaten da udan, eta neguan, berriz, zuria. Arrak adar tenteak eta zorrotzak ditu; emeak ez du adarrik. Belarra jaten du. Volga ibaitik Altai mendietara bitarteko lurraldeetan bizi da. Espeziea galtzeko arrisku larrian dago.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Linnaeus. (1766). 1 Syst. Nat., 97 or..

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu