Zerrenda:Dragoi Bolako estralurtarrak

Saibaiman» orritik birbideratua)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Hau Dragoi Bolako estralurtarren zerrenda da, bai manga eta bai animean agertzen direnak daude, filmak eta atal bereziak barne. Bertatik saiyak kendu dira, honetarako baitago Dragoi Bolako saiyen zerrenda

Gehienbat bigarren mailako pertsonaiak aurki daitezke, pertsonaia garrantzitsuagoak ez agertzea posible da. Hauen artikuluak irakurtzeko ikus:

Kategoria:Dragoi Bolako pertsonaiak

Apule (jatorrizko japonieraz アプール edo Apūr ?) Freezerren esanetara dagoen soldaduetako bat da. Bere izena ingelesezko sagar hitzetik dator, apple (japonierazko ahoskera mugatuan アップル edo Appuru ?).

Bere zereginetako bat Freezerren Indar Bereziak deitzea izan zen. Seriean bere parte hartzea nahiko laburra izan zen, Vegetak hil baitzuen suspertze gelan sendatu bezain laster. Zarbonen aginduz Dragoi Bolak bilatzeari ere ekin zion. Bere indarra 15.000 unitateakoa zen, erdi mailakoa zen beraz.

Bibidi

aldatu

Bibidi (jatorrizko japonieraz ビビディ ?) Babidiren aita eta Boo Ahaltsuaren sortzailea da. Hitz joko bat dago "BabidiBibidiBoo" izenetan, Mari Errauskin Disneyren klasikoetako abesti batetik hartutako izenak baitira. Bere seme Babidiren antza handia dauka, berde oliba kolorekoa da ordea, bibote luzea dauka eta M (Majin) letra duen kaskoa darama.

Azti boteretsu honen helburua unibertso osoa kontrolatzea zen, baita Beste Mundua ere. Bere helburua indarraren bidez lortzen saiatu zen, horretarako sortu zuen Boo munstroa. Berarekin 5 milioi urte lehenago ehundaka planeta izutu eta suntsitu zituen. Nahiz eta Bibidik sortu zuen Boo, hau desobeditzaile bilakatu eta Bibidiren aurka egin zuen. Bere segurtasunaren onerako, Bibidik Boo arraultza formako bola baten barruan espetxeratzen zuen sarraski bakoitzaren ondoren. Bere lanaren gailurra Book bi Kaio Jainko hil eta Dai Kaio Shin xurgatu zuenean lortu zuen. Honen ondoren unibertsoa defendatuko zuen inor ez zegoela zirudien, baina Bibidik Boo arrautzan sartu zuenean Ekialdeko Kaio Shinek hil egin zuen. Modu honetan ez zegoen Boo askatzeko gai zenik.

Coola (jatorrizko japonieraz クウラ edo Kūra ?) Freezerren anaia zaharra eta King Colden semea da. Fisikoki Freezeren antza handia du bere azken eraldaketan, baina Freezerek baino indar handiagoa dauka. Kolore morekoa da eta Freezerek baino eraldaketa bat gehiago dauka; itxura honetan handiagoa da eta buru ezberdina dauka. Etsairik indartsuenak eta Burrukara!! 100 mila milioi gerlari ahaltsu pelikuletan eta Saiyak suntsitzeko plana OVAn bakarrik azaltzen da. Dragoi Bola GTn kameo txiki bat ere badu.

Bere anaia hil zuena mendekatzeko iritsi zen Lurrera. Iritsi bezain laster Goku larriki zauritu zuen bizkarrera botatako tximista batez. Gohan orduan Karinen Dorrera igo zen Dragoiluzeren gainean Indaba Miragarrien bila baina borroka lekura iritsi zirenean denak kendu zizkioten bat ezik, Gokuri eman zion hau. Borroka latz baten ostean Gokuk Kame Hame Ha batez Coola Eguzkira bidali zuen eta itxuraz garaitua izan zen. Eguzkian erretzen zen bitartean bere porrotaz pentsatu eta bere anaiaren akats bera egin zuela konturatu zen, saiya bat bizirik utzita.

Geroago Nameken agertu zen txip batetik sortutako goputz metaliko batekin. Vegetak eta Gokuk txikitu zuten.

Dodoria

aldatu

Dodoria (jatorrizko japonieraz ドドリア ?) Zarbonekin batera Freezer tiranoaren eskuin eskua da. Borroka indar handiko estralurtarra da; gerlari lodia, altu samarra, kono txiki itxuradun adartxoak dauzka besoetan eta buruan, eta kolore arrosakoa da. Bere izena durian (jatorrizko japonieraz ドリアン edo Dorian ?) fruitu asiarretik dator.

Dodoriarekin jolas daiteke Dragon Ball Z: Budokai eta Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi jokoetan.

Dodoriak bere indar guztia erabiltzen du aurkariak akabatzeko. Oso argia da, baina bere sumindurak erakusten du askotan hobeto egin dezakeela. Dodoriak Dragoi Bolako beste hainbat pertsonaiek dituzten energia eta teknikak menperatzen ditu. Ahotik ere tximistak bota ditzake. Pisu handia izan arren oso azkarra da eta edonor bota dezake airean, bere pisua eta tamaina edozein dela ere.

Dodoria eta bere taldeko batzuk izan ziren Bardock eta bere lagunak akabatzeaz arduratu zirenak. Bardock beranduegi iritsi zen bere lagunei laguntzeko eta Dodoriarekin aurrez aurre topo egin zuen. Bardock ez zen, hala ere, Dodoria bezain indartsua eta erraz garaitu zuen ahotik botatako tximista sorta batekin. Bardock hala ere ez zen hil, nahiz eta larriki zaurituta gelditu zen eta Freezerren ontzira itzultzean Zarbon eta Freezerrek kargu hartu zioten aginduak ongi ez betetzeagatik.

Urteak beranduago Freezerri Namek planetara lagundu zion Dragoi Bolak topatzeko. Dodoriaren zeregina ahalik eta Dragoi Bola gehien biltzea zen, lehenengo informazioa biltzen zuen eta baten bat parean jartzen bazitzaion gupidarik gabe akabatzen zuen. Gohan eta Krilinen atzetik joan behar izan zuen, hauek Dende salbatu baitzuten. Ihes egiteko Krilin Eguzki horzkada erabili zuen, Dodoria itsutuz. Itzultzean Vegetarekin topo egin zuen, eta azkenean honek handikotearena egin zuen, arazorik gabe gainera.

Bateraketa!! Goku eta Vegeta filman eta Dragoi Bola GTn infernutik ihes egiten du beste pertsonaia batzuk bezala. Hala ere erraz garaitu eta infernura bidaltzen dute berriz ere.

Freezeren behe mailako soldaduak

aldatu

Tropa komun eta arruntak dira, hauetako asko ikusten dira Nameken. Euren borroka indarra 1000 eta 2000 unitate artekoa da. Vegeta bezalako gerlariek erraz garaitzeko modukoak dira.

Freezerren Indar Bereziak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Freezerren Indar Bereziak»

King Cold

aldatu

King Cold (jatorrizko japonieraz コルド大王 edo Korudo Daiō ?) Freezer eta Coolaren aita da. Freezerrek bere bigarren fasean aitaren antza handia du, honek ordea adarrak segmentatuta dauzka, ilunagoa da eta baita altuagoa ere. Semearen armadako armadura eta kapa bat daramatza. Agertu eta gutxira hiltzen denez ez dakigu eraldatzeko ze gaitasun dituen, ze eraso teknika dituen... Gohanek eta beste batzuek diotenaren arabera bere indarra Freezerena baino handiagoa da. Bere izena ingelesezko cold (jatorrizko japonieraz コールド edo Kōrudo?) hitzetik dator eta hotza esan nahi du.

Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 jokoan berarekin jolas daiteke.

Gokuk Freezerrekin garaitu zuenean, larriki zaurituta utzi zuen eta gorputza hainbat zatitan banatuta utzi zion, baina ez zen guztiz hil. King Coldek semea jaso eta sendatu egin zuen, falta zitzaion gorputz zatientan zibor inplanteak jarri zizkion.

Gero seme Freezerrekin agertu zen Lurra desegiteko eta bere familia unibertsoko indartsuena zela frogatzeko. Lur hartu zutenean eta ontzitik irtetzean Trunks agertu zen, etorkizunetik etorria, eta honek erraz garaitu zuen Freezer. Super Saiya bilakatuta, ezpatarekin mila zatitan ebaki zuen eta gero energi izpi batekin guztiz desegin zuen. Coldek Trunksi bere seme hil berriaren tokia hartzea eskaini zion, sere semea izango balitz bezala. Honek eskaintza ukatzean Cold ez zen larritu, bere semea ezpata erabili zuelako garaitu zuela uste baitzuen. Orduan super saiyak ezpata tiranoari eman zion, baina alferrikakoa izan zen. Azkenean Trunksek Cold kabatu zuen, bere erreguei jaramonik egin gabe.

Animean Freezerren Indar Bereziak bezala betelan bezala azaltzen da askotan, infernuan kaosa zabaltzen edo Boo Ahaltsuari animoak ematen Gokuren aurkako borrokan.

Etorkizun alternatiboa

aldatu

Trunksen etorkizunean bezala, Cold Lurrera joan zen Gokuk bere semeari egindakoagatik mendekatzeko, baina Gokuk bere asmoak igarri eta Bat-bateko lekualdaketaren bidez hauek zauden lekura joan eta Freezer eta Cold akabatu zituen. Hemen bereganatu zituen Gero Doktoreak Freezer eta Colden zelulak. Hau Cellen denbora lerroa da.

Kiwi (jatorrizko japonieraz キュイ edo Kyui ?) Freezerren esanetara dagoen gerlari bat da. Bere izena Kiwi fritutik dator. Vegetaren arerioa zen honek Gokuren aurka borrokatu eta indarra gehitu zuen arte.

Printzea Freezerren 79. planetara iritsi zenean, Kiwik Vegeta lur jota aurkitu zuen Lurreko borrokaren ostean. Saiya sendatu zenean Freezer Namekera Dragoi Bolen bila joana zela esan zion. Orduan Vegeta betarik galdu gabe Namekera abiatu zen eta Kiwik bertaraino jarraitu zion. Heltzean borroka egin zuten. Laburra izan zen borroka, Vegetak eraso bakar batez garaitu baitzuen.

Bere borroka indarra 18.000 unitatekoa zen, Freezeren gainerako soldadu gehinena baino handiagoa, baina ez zuen Zarbon eta Dodoriak beste indar. Lurrera joan aurretik Vegetak eta berak indar bera zuten eta horregatik arerioak ziren.

Namektarrak

aldatu

Paikuhan

aldatu

Paikuhan (jatorrizko japonieraz パイクーハン ) Goku beste munduan Cell-ek hil ostean ezagutzen duen pertsonaia da. Bideo-jokoetan lehen aldiz Dragon Ball Z: Shin Budokai agertzen da, Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 2, Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 eta Dragon Ball Z: Infinite World ere agertuz. Ber teknikak Hyper Tornado eta Thunder Flash dira.

Mendebal Kaito-ren ikaslerik onena da, Beste Munduko Arte Martzialen Txapelketan parte hartzen du, txapelketaren irabazlea Kai Errege Handiak entrenatuko baitu. Txapelketaren finalera erraz ailegatu zen, Gokuren kontra berdinketa izanez emaitza, biak txapelketatik kanporatuak izan baitziren estadioko sabaia ukitzean. Kai Errege Handiak ez zuen ezer esan borrokaren amaiera ikusi nahi baitzuen. Paikuhanek Thunder Flash hirugarren aldiz erabiltzean Goku akabatzeko, azken honek Shunkan Ido Kame Hame Ha baten bidez garaitu zuen, tatami-tik kanpo botaraziz.

Denbora zati labur batean Goku baino indartsuagoa izan zen, Paikuhan-ek milaka urte zeramatzalako beste munduan entrenatzen, baina azkenean saiyaren indarra gailendu zen. Cell hildakoen mundura heltzean problemarik gabe menperatu zuen Paikuhan-ek.

Boo Ahaltsua beste mundura etortzean laburki agertu zen, garaitua izanez. Bateraketa!! Goku eta Vegeta filmean ere agertzen da, barrera apurtuz eta Goku eta Vegeta-ri fusionatzeko denbora nahikoa emanez.

Pui Pui

aldatu

Pui Pui (jatorrizko japonieraz プイプイ edo Pui Pui ?) Babidiren aginduak jarraitzen dituen Zoon planetako gerlaria da.

Yamu eta Spopovitch Son Gohanen energiarekin gordelekura joan zirenean, Babidik Spopovitch lehertarazi egin zuen, eta Pui Puik Yamu akabatu zuen aztiaren aginduak betez.

Babidiren ontziko lehen mailako zaintzailea zen. Vegetaren aurka borrokatu behar izan zuen. Bere azkartasunaz harro zegoen, izan ere bere jatorrizko planetan grabitate indarra Lurrean baino 10 aldiz handiagoa zen. Borrokarako Babidik Zun planetara bidali zituen magia erabiliz. Pui Pui harritu egin zen Vegetari grabitate indarrak ez ziola inolako eraginik egiten ikustean. Vegetak erraz garaitu zuen.

Beste pertsonaia batzuk bezala, Dragoi Bola GTn infernutik ihes egin zen, baina Son Gotenek erraz garaitu zuen.

Mañu Elizondok bikoiztua da.

Saibaiman

aldatu

Saibaimanak (jatorrizko japonieraz 栽培マン ?) hazi batzuetatik hazten diren izakiak dira, hauek lurren landatu eta isurkin batekin busti ostean gerlari txiki hauek jaiotzen dira. Nahiko indartsuak dira eta ezagutzen den teknika bakarra burutik azidoa botatzea da.

Lurrera Nappak ekarri zituen eta hauetako sei hazi erein zituen. Ez zien arazo handirik eragin Z gerlariei Saibaimanek, batek izan ezik, bere etsipenean Yamcha heldu eta bere burua lehertu baitzuen, hura ere berarekin akabatuz. Munstro honek ez zuen bere buruaz beste egiteko zalantzarik izan Yamcha hiltzeko, hauen fideltasuna edozerren gainetik zegoen seinale. Yamcharen heriotzarengatik suminduta, Krilinek eraso bortitz baten ondoren gelditzen ziren 4 Saibamanetatik 3 akabatu zituen. Azkenak Gohani eraso zion, baina Satan Txikik geldiarazi eta amen batean desegin zuen.

Yakon (jatorrizko japonieraz ヤコン ?) Babidiren jarraitzaileetako bat da. Munstroetan indartsuena bera da. Bere jatorrizko planeta unibertsoko toki urrunenean dago, horregatik dago argi gabe bizitzera ohituta. Argia xurgatuz elikatzeko gai da. Etsaiari erasotzeko luzatu ditzakeen atzaparrak dauzka.

Vegetak Pui Pui akabatu ostean agertu zen, bigarren solairua defendatzeko ardura hartu zuen. Gokuren aurka borrokatzea suertatu zitzaion. Babidik, bere magiaz, borrokariak Yakonen jatorrizko planetara bildali zituen. Leku honetan iluntasuna zen nagusi, inongo izarren argi izpiak ez baitziren heltzen eta Yakon guztiz ohituta zegoen bertara. Gokurentzat hau ez zen arazoa izan, arerioaren energia atzeman baitzezakeen ikusi beharrik gabe. Gainera geroago Goku Super Saiya bihurtu zen ingurua argiztatu ahal izateko. Yakonek argia xurgatzeko baliatu zuen hau, eta Goku berriz egoera normalera itzuli zuen. Azkenean Gokuk Super Saiya 2 bilakatu zen, eta munstroari argi gehiegi xurgaarazi zion eta bertan lehertu zen.

Yakonek Dragoi Bola GTn infernutik ihes egin zuen, beste pertsonaia batzuekin batera.

Zarbon

aldatu

Zarbon (jatorrizko japonieraz ザーボン edo Zābon ?) Dodoriarekin batera Freezerren eskuin eskua da. Kolore urdin berdeskakoa eta aurpegikera femeninokoa da, baina bere indar guztia agertzeko eraldatu eta narrasti itxura hartzen du. Borroka indar handiko estralurtarra da. Zarbonek edertasun perfektua bilatzen zuen eta horregatzik ahal zuelarik eraldatzea sahiesten zuen. Bere borroka indarra 22.000 unitatekoa da modu normalean eta eraldatuta 26.000 unitatera igotzen da bere indarra. Bere izena "zinboa" fruitu asiarretik dator, portugesez zamboa baita (japonierazko ahoskera mugatan ザボン edo Zabon ?).

Namek Planetan Freezerri Dragoi Bolak topatzen lagundu zion, laguntza ukatzen zion orori heriotza emanez. Nameken herrixkaren bat bilatzen ari zela Vegetarekin egin zuen topo. Hau garaitzeko eraldaketa erabili behar izan zuen, ez zitzaion eraldatzea gustatzen, horrela itxura zatarra baitzuen. Horrela jipoi ederra eman zion saiyari, baina suspertze gelara eraman behar izan zuen bere nagusiaren aginduz. Vegeta osatu zenean Freezerrek zituen 5 Dragoi Bolak ostu zituen. Freezerrek, haserre, Zarboni Vegeta bere aurrera eramateko agindu zion, bestela hil egingo zuela esanez. Zarbon beldurtuta etsaiaren bila joan zen, baita aurkitu ere. Bigarren aldiz borrokatu zen, baina espazioko gerlarien ahalmen bati esker (zauri larrietatik sendatzean beraien indarra asko handitzen zen), Vegetak erraz garaitu zuen, nahiz eta Zarbon eraldatuta egon. Vegetak tximista batez urdaila zeharkatu eta Namekeko ur sakonetara bota zuen.