Saelia Aparicio

disziplina anitzeko artista

Saelia Aparicio (Valladolid, 1982) sorkuntza artistikoa, diseinua eta ikerketa zientifikoa uztartzen dituen artista.

Saelia Aparicio
Bizitza
JaiotzaValladolid, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaLondres
Hezkuntza
HeziketaRoyal College of Art (en) Itzuli
Gaztela-Mantxako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakartista eta multimedia artist (en) Itzuli

saelito.com…
Instagram: saelia_aparicio Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Cuencako Gaztela-Mantxako Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen. Ondoren, 2015ean Londreseko Royal College of Art-en eskulturgintzan berezitu zen. 2019an ‘Protesis para invertebrados’ erakusketari esker Generaciones 2019 saria irabazi zuen, Europako artista berriei zuzendutako sari ospetsua.[1][2] 2022an Jerwood Arts-ek aurkeratutako etorkizun handiko artista Britaniarren erakusketan parte hartu zuen.[2] Taldeko erakusketei esker bere lana nazioartean egon da ikusgai, besteak beste, Hong Kong, Bruselas eta Portugalen.[3]

Lana aldatu

Banakako erakusketak aldatu

  • ‘Protesis para invertebrados’, La Casa Encendida, Madril (2019)
  • ‘Smudging Gooey Airs’, Sarabande Foundation, Londres (2018)
  • ‘Cadena Atrofica’, Murtzia (2018)
  • ‘Your Consequences Have Actions’, The Tetley, Leeds (2017)
  • ‘Peaks & Troughs’, TURF Projects, Londres (2017)
  • ‘Burning With Joy’, ASC Gallery, Londres (2016)
  • ‘Espeleologia epidermica’, Domus Artium, Salamanca (2015)

Taldeko erakusketak aldatu

  • ‘Retour Sur Mulholland Drive’, La Panacée, Montpellier, Frantzia (2017)
  • ‘Bloomberg New Contemporaries’, The Bluecoat, Liverpool eta The ICA, Londres (2016)
  • ‘A Mysterical Day’, Serpentine Gallery, Londres (2016)

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2019an Europako artista berriei zuzendutako Generaciones saria irabazi zuen ‘Protesis para invertebrados’ erakusketarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Saelia Aparicio Biografía» The RYDER Projects (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  2. a b (Gaztelaniaz) «La vallisoletana Saelia Aparicio crea un 'Paraíso extraño' para el MUSAC» El Norte de Castilla 2022-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  3. «Saelia Aparicio | Metal Magazine» metalmagazine.eu (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).

Kanpo estekak aldatu