Sadiq al-Mahdi

politikari sudandarra

Sadiq al-Mahdi edo Sadiq as-Siddiq (arabieraz: الصادق المهدي‎; Omdurman, Sudan Anglo-egiptoarra, 1935eko abenduaren 25a - Abu Dhabi, 2020ko azaroaren 26a) Sudango lehen ministroa izan zen. Nazioaren Alderdiko buruzagi eta Ansar sufi ordenako imama izan zen. Muhammad Ahmad "Mahdi"ren ondorengoa izan zen. 1966ko uztailean bihurtu zen lehen ministro 1967ko maiatzera arte. Gaafar Nimeiryk kartzelan sartu eta Sudan utzi zuen 1974tik 1977ra. 1986ko koalizio gobernu bat eratu zuen Fronte Islamiar Nazionalarekin. 1989ko ekainean Omar al-Bashirrek estatu-kolpe batean bota zuen. Ordutik, erbestean eman zituen denboraldiak eta COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemiaren ondorioz hil zen Abu Dhabin.

Sadiq al-Mahdi
Sadiq AlMahdi 12-06-2015.jpg
(2015)
14. Sudango Lehen Ministroa

1986ko maiatzaren 6a - 1989ko ekainaren 30a
Al-Jazuli Daf'allah (en) Itzuli - Omar al-Bashir
6. Sudango Lehen Ministroa

1966ko uztailaren 27a - 1967ko maiatzaren 18a
Muhammad Ahmad Mahgoub (en) Itzuli - Muhammad Ahmad Mahgoub (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaOmdurman1935eko abenduaren 25a
Herrialdea Sudan
HeriotzaAbu Dhabi2020ko azaroaren 26a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaOxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaNational Umma Party (en) Itzuli

Hainbat lanen egilea izan zen: The Southern Question (1964); Speeches in Exile (1976); Questions on Mahadism (1979); Legitimate Penalties and Their Position in the Islamic Social System (1987); Democracy in Sudan: Will Return and Triumph (1990); Challenges of the Nineties.

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau Sudango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.