Sabrina Sánchez

mexikar sexu-langilea

Sabrina Sánchez edo Shirley McLaren ezizenarekin ere ezaguna, jaiotzaz Sabrina Michelle Rivera Sánchez (Mexiko Hiria, 1981), emakume mexikarra da eta emakume trans eta lesbiana gisa definitzen da. Kazetaritza ikasi ondoren, migratzea eta sexu-langile izatea erabaki zuen, bizirauteko estrategia gisa.[1][2] Sexu-langileen eskubideen aldeko Europako Nazioarteko Batzordearen egungo eleduna da, eta OTRAS Sexu Langileen Erakundea sindikatuko komunikazio-idazkaria izan zen.[3][4]

Sabrina Sánchez

Bizitza
JaiotzaMexiko
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Jarduerak
Jardueraksexu-langilea eta kazetaria

Biografia aldatu

Mexikoko klase ertaineko familia batean hazi zen. Ikastetxe elebidun batean hezi zuten, gurasoen ahaleginari esker. Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan kazetaritzan graduatua.[5][6] Txikitatik neskarako bidea egin zuen unibertsitateko etapan, bere lagunek lagunduta[7]

Lan ibilbidea aldatu

Erredakzio batean hasi zen lanean, non emakumeek pairatzen dituzten eguneroko urraketekin lehen harremana izan zuen. Lana eta herrialdea uztea erabaki zuen. Espainiara migratzea erabaki zuen, Jose Luis Zapateroren gobernuarekin askatasun-mundu bat irudikatuz.[3] Carolines programako talde eragilean parte hartu zuen, baita Aprosex.org elkarteko kidetzan ere.[8][9][10] Transfeminismoaren ekintzailea genero eta migratzaileen arteko borroketan,[11][12][13] Europako Sexu Langileen Eskubideen aldeko Nazioarteko Batzordearen bozeramailea,[3][2] Arrazakeriaren aurkako t.i.c.t.a.c Esku-hartze Kritiko Transfeministen Antirrazista Borrokalarien Tailerra ere bada.[5][14] 2018tik 2021era bitartean, Espainiako sexu-lanaren arloko lehen sindikatu profesionaleko (OTRAS sindikatua, Sexu Langileen Erakundea) komunikazio-idazkaria izan zen, lan-eskubideen aldeko borrokan:[15][16][17][18]

"Gainerako langileen eskubide berberak nahi ditugu".[19]

Erreferentziak aldatu

  1. «Una scort, una transexual “bollera” y un tesorero: los cabecillas del sindicato legalizado por Sánchez» El Español 2018-09-02.
  2. a b «Sabrina Sánchez: «A las trabajadoras sexuales tienen que escucharnos, no hablar por nosotras»» Ethic 2021-04-06.
  3. a b c López, Helena. (2017-10-23). «"Trans, sin papeles y sin el idioma, me encontré todas las puertas cerradas"» elperiodico.
  4. “Confinadas pero no calladas”, 10 directos con las reivindicaciones del Orgull 2020 | LambdaValencia. .
  5. a b Remasculinización del Estado y precariedad feminizada – desde el margen. .
  6. «Grup d'Amics Gais, Lesbianes, Transsexuals i Bisexuals» amicsgais.org.
  7. «Rompiendo estereotipos: Sabrina Sánchez - YouTube» www.youtube.com.
  8. «Cristianos Gays » Sabrina Sánchez» www.cristianosgays.com.
  9. «Aprosex.org» www.aprosex.org.
  10. Calvó, Sònia. (2017-03-07). «Más de 1.500 mujeres "hacen suya la noche" de Barcelona la víspera del 8M» ElDiario.es.
  11. França, João. (2020-10-06). «Sabrina Sánchez i el treball sexual» La Trucada.
  12. Aguilar, Sandra. (1524615120). «“Existe la opresión por puta, pero la de puta migrante es peor” | Entrevista» PAGINA12.
  13. «El 8M para las trans: luchar por ser mujer cuando te niegan que lo eres» Código Nuevo 2019-03-08.
  14. «Ponentes» Jornadas Municipalismo Queer | 22 y 23 de junio BCN 2018-05-16.
  15. «El sindicato de prostitutas carga contra el «feminismo burgués» del Gobierno» Diario Sur 2018-08-31.
  16. «Ejecutiva = @otrassindicato» www.instagram.com.
  17. «Polémica por una jornada sobre trabajo sexual en la Universidade da Coruña» La Vanguardia 2019-09-06.
  18. OTRAS. «Estatutos» Sindicato OTRAS.
  19. «El sindicato de prostitutas, contra el «feminismo burgués» del Gobierno» La Voz de Asturias 2018-09-01.

Kanpo estekak aldatu