Sableux ore

Sableux orea» orritik birbideratua)

Sableux orea, te pastak edo tartak egiteko oinarrizko gaileta dugu. Irin, gurin, arrautza eta azukrea ditu oinarri. Pasta edo gailleta gogorra geratzen da eta tartak egiteko oinarriak luzaz irautzen du gogor.

Sableux orearekin eginiko te pastak

Osagaiak aldatu

Prestaketa aldatu

  1. Bahetutako irinarekin sumendi bat osatu mahai baten gainean  edo pertz baten barruan.
  2. Erdian gurina pomada puntuan, azukrea, arrautza eta limoi azal birrindua jarri.
  3. Erditik hasita, poliki poliki lantzen hasi, osagai guztiak bilduz.
  4. Elkartu osagai guztiak gehiegi oratu gabe, estali eta sartu hozkailuan.
  5. Orea hoztu eta  gogortutakoan, arrabolarekin luzatu, pastelak egiteko moldea estaliz.
  6. Te  pastak  egiteko berriz,  orea zentimetro erdiko lodieran luzatu ondoren, nahi dugun forma emanez moztuko ditugu.
  7. Kasu batzuetan, almendra eta azukrearekin, gorringoarekin, anisarekin edo bestelako formak emanez, mota guztietako pastak egitea izango dugu.
  8. Erretilu batean zabaldu, eta 170ºC-tara 15 minutu inguruan, labean egosi.

Aholkuak aldatu

  • Sukaldaritzan pasta hau gazia erabil daiteke, bereziki tartaletak edo Quicheak egiteko.
  • Te pastak edo pastel desberdinen oinarriak egiteko erabiltzen den gaileta ore lehorra da.

Kanpo estekak aldatu

gastronomiavasca.net/eu/gastro

Gozogintza_errezetak