Sable (eskrima)

Sable eskrima» orritik birbideratua)

Sable modernoa, ezpata eta floretearekin batera, eskrimazko hiru armetako bat da.

Sable (eskrima)
eskrima
Artikulu hau eskrimazko armari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sable (argipena)».

Sabletik dator, zalditeriako soldaduek erabiltzen zuten armatik. Horregatik, borrokan irteteko seinalea ematen denean, bi eskrimalariak azkar ateratzen dira elkar ukitzera, zaldunak elkarren aurka oldartzen zirenean zaldunen erasoetan gertatzen zenaren antzekoa baitzen.[1]

Ukituak edo puntuak lortzeko, puntarekin eraso egin daiteke edo hostoaren ahoarekin ebaki bat egin. Baliozko itua gerritik gorako gorputz osoa da, burua eta besoak barne. Sablearen erasoak bizkorrenak eta arinenak dira eskriman, eta, beraz, eskrimalariek forma fisiko ona behar dute.

Sablean erabiltzen den guardia-posizioa hirugarrena da, floretean zein ezpatan erabiltzen den seigarrena ez bezala.

Erreferentziak aldatu

  1. Stachowski, Marek. (2004). The Origin of the European Word for Sabre. in: Studia Etymologia Cracoviensia. Krakovia.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.