Saïd Aouita
Saïd Aouita (arabieraz: سعيد عويطة; Kenitra, Gharb-Chrarda-Beni Hssen, Maroko, 1959ko azaroaren 2a -) atleta ohi marokoarra da, hainbat garaipen eta munduko marka laga dituena, ertaineko distantzietan batez ere.
Saïd Aouita | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Kenitra, 1959ko azaroaren 2a (65 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Maroko | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Miami | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | arabiera marokoar arabiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | iraupen-lasterkaria, distantzia erdiko korrikalaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 58 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Biografia
aldatuBere aurretik mundu mailako iraupeneko lasterkari afrikar eta magrebtarrik izan bazen ere, Said Aouitak iraupen erdiko lasterketara hedatu zuen afrikarren nagusitasuna, bera izan baitzen horretan errege 1980ko hamarkadan, atleta britainiarrei aurrea hartuta.
Honako mundu errekor hauek izan zituen: 1.500 metrokoa (1985), 2.000 metrokoa (1987), bi miliakoa (1987) eta 3.000 metrokoa (1989).
Bere garaipenetan nabarmentzekoak dira 5.000 metroko 1984ko olinpiar titulua eta 1987ko mundukoa, eta pista estaliko 3.000 metroko 1989ko munduko titulua.
1.500 metrokoan berriz brontzezko domina besterik ez zuen irabazi 1983ko Munduko txapelketan, 1985-1991 bitartean 1.500eko eta miliako 39 lasterketa irabazi baldin bazituen ere jarraian.
1979-1989 bitartean korritu zituen 5.000 metroko lasterketa guztiak irabazi zituen[1].
1985-1987 bitartean 44 lasterketa irabazi zituen jarraian, distantzia guztietan.
Erretiratu zenerako izan diren lau marka onenetatik bi eskuratuak zituen 1.500 metrotan, hiru marka onenetatik bi miliakoan, bederatzietatik bost 3.000 metrotan eta hamabietatik sei 5.000 metrotan.
Ez zuen Bartzelonako Olinpiar Jokoetan parte hartzerik izan, min hartuta zegoelako, eta betiko utzi zuen atletismoa[1].
Palmares hautatua
aldatuPalmaresa | ||
---|---|---|
Olinpiar Jokoak | ||
Urrea | 1984ko Udako Olinpiar Jokoak (Los Angeles) | 5.000 metroko lasterketa |
Brontzea | 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul) | 800 metroko lasterketa |
Munduko Atletismo Txapelketak | ||
---|---|---|
Urrea | 1987 (Erroma) | 5.000 metroko lasterketa |
Brontzea | 1983 (Helsinki) | 1.500 metroko lasterketa |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Aouita, Said Mcnbiografias.com
Kanpo loturak
aldatu- (Ingelesez) Saïd Aouita Sports-reference.com