S.V. Zulte Waregem (izen osoa Sportvereniging Zulte Waregem) Belgikako futbol taldea da, Waregem hirikoa. Belgikako 3 Kopa irabazi ditu.

S.V. Zulte Waregem
Ezizena(k)Essevee ("S.V.")
Sorrera2001
Futbol zelaiaRegenboogstadion
edukiera: 12.500 lagun
inaugurazioa: 1957
PresidenteaBelgika Willy Naessens
EntrenatzaileaSerbia Francky Dury
Liga2. mailan
2022-23Pro League, 17.a (jeitsi)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

KSV Waregem (1925) eta Zulte Sportief (1950) taldeek bat egin zuten 2001 urtean gaur egungo taldea osatzeko.

KSV Waregem izan zen bien arteko talde arrakastatsuena, 1966an lehen mailara igo baitzen eta 1974 urtean Kopa eta 1982an Superkopa irabaztea lortu baitzuen. 1986an UEFA Kopako finalerdiak jokatu zituen baina Koloniak utzi zuen finaletik kanpo, Alemanian 4-0 galdu et etxean 3-3 berdinduta. 1999an ordea diru arazo larrien erruz laugarren mailaraino jeitsiarazia izan zen eta horregatik 2001 urtean hiriko beste taldearekin bat egin zuen, estadioa mantenduz baina izenari ezin eutsiz.

Talde berriak hirugarren mailan ekin zion. 2006an Kopa irabazi zuen eta honek Europako txapelketetara itzultzeko aukera eman zion. 2013an Ligako bigarren postua eskuratu zuen, RSC Anderlecht irabazlearengandik bi puntu eskasetara.

2016-17 denboraldian hirugarrena izan da Ligan baina Kopa irabazi du KV Oostende penalti jaurtiketetan gaindituta.

Palmaresa aldatu

Belgikan: 4 aldatu

Kanpo estekak aldatu