SITEL (gaztelaniazko Sistema Integrado de Interceptación de Telecomunicaciones izendapenaren laburdura; euskaraz Telekomunikazioen Intertzeptazio Sistema Integratua) Espainiako Barne Arazoetako Ministerioaren jabetzakoa den eta Polizia Nazionalak, Goardia Zibilak eta ekipo elektronikoak Espainiako Inteligentzia Zentroarekin elkarbanatzen dituen Aduana Zaintza Zerbitzuak erabiltzen duten telefono-entzuketa sistema bat da.

2001ean lehenbizikoz jendaurrean ezagutzera eman zen, Barne Ministerioak SITELentzako 300.000.000 pezetako (1.803.030 euro) diru-kopurua jarriko zuela iragarri zuenean.

2007an, Espainiako Gobernuak Fujitsu España Services konpainiari Canillasko Polizia Konplexuan dadoen Polizia Nazionalaren SITEL zentrua kudeatzeko 854.400€ ordaindu zizkion. RTVEren arabera, esistemaren garapenaren ardura ETI A/S daniar konpainiari 9.825.975 euroren trukean eman zitzaion.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu