Saur taldea frantses estatuko udalerrientzat eta erakunde industrialentzat ur kudeaketa zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa multzo bat da. Zerbitzu hauek ingeniaritza lanei, ustiapenari edo aisialdi arloko egituren kudeaketari (golf zelaiak, kanpinak) loturik daude. Saur taldeak frantses estatu barnean eta kanpoan dihardu, eta Ipar Euskal Herriko hainbat herriko etxek baliatzen dituzte haren zerbitzuak[1].

SAUR
Datuak
Motaerakundea
Jarduera sektoreaQ112165539 Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasociété par actions simplifiée (mul) Itzuli
Historia
Sorrera1933
webgune ofiziala

Historia

aldatu

Saur enpresa (Société d’Aménagement Urbain et Rural, euskaraz: «Hiri eta Landa Eremuko Antolaketa Sozietatea») Pierre Crussard frantziarrak sortu zuen 1933an, Anguleman[2]. Jatorriz eraikuntza arloko enpresa bat zen baina Pierre Crussard ETDE sareko akzioduna izanki, laster hedatu zen uren tratamendu eta ur edangarrien hornidura arloetara.

XX. mendean zehar

aldatu

1934an haren lehen ur zerbitzu emakida izenpetu zuen Charente eskualdeko Villejoubert herriarekin[2]. Garaian 27 abonatu baizik ez ziren. Gerora kontratu asko izenpetu zituen Loira Atlantikoa, Vendée eta Charente eskualdeetan. 1960. hamarkada arte, hiri handietako zerbitzu-emaile nagusiak Lyonnaise des eaux eta Générale enpresak izanki, Saur landa-eremuan garatu zen batez ere.

Saur-ek 1960an SODECI (Société de Distribution des Eaux de la Côte-d’Ivoire, euskaraz “Boli Kostako Uren Banaketa Sozietatea”) sortu zuen, Boli Kostak independentzia lortu berri-berritan. SODECI-k Boli Kosta osoko uren kudeaketarako eskumenak lortu zituen, estatu mailako partzuergo-kontratu bat lortzen zuen lehen enpresa pribatua bilakatuz[2]. Bere jarduera Afrikan zehar zabaltzen jarraitu zuen, Saur-Afrique eskumendekoa sortuz.

1974ean, Saur-ek bere Lanbide Heziketako Institutua sortu zuen eta bere arloan hori egiten zuen lehen enpresa frantziarra bilakatu zen. Maurepas herrian kokatua da[3].

1984an Bouygues enpresa akziodun nagusi bilakatu zen, eta hamar urte berantago Saur International sortu zen Bouygues eta EDF-ren arteko akordio baten ondorioz. 2001an Bouygues akziodun bakarra bilakatu zen eta halaxe segitu zuen 2005 arte. Urte hartan, Bouygues-ek Saur-en zituen akzio kopuru handi bat saldu eta kapitalaren %10 baizik ez zuen atxiki, PAI Partners enpresaren mesedetan. Ondoko urtean, Bouygues-ek akzio guztiak saldu zituen.

Azken urteetan zehar

aldatu

2013an bi miliar euroko zorrari aurre egin ezinik[4] Saur egoera larrian zen[5], porrot ekonomikotik hurbil[6]. 2013ko uztailean, birfinantza plan bat onartu zen eta Saur-en holding-a den Hime enpresaren zorra erdira beheititu zen. Saur-en akziodunak bankuak ziren, gehienak frantziarrak, nagusiki BNP Paribas eta BPC[7]. Birfinantza plan honek hainbat ehunka lanposturen desagerpena ekarri zuen[8].

2016ko abenduan, Paprec enpresak Saur-en eskumendeko edo filiala den Coved hondarkin-tratamendu entrepresa erosiko zuela adierazi zuen, 250 milioi euro ingururen truk[9]. Urte berean Saur-eko zuzendaritzak 1.25 miliar euroko etekina egin izana onartu zuen, garbiketa arloko jarduerak kontuan hartu gabe[10].

2017ko azaroan, arrunt zorpetua, Saur 2019rako bere zorra birfinantzatu beharrean aurkitu zen eta ondorioz hiru bankuri (Natixis, Morgan Stanley eta BNP Paribas-i) haren egitura finantzario eta kapitalistikoaren garapena prestatzeko galdetu zien[11]. 2018ko apirilean, Saur-ek akzioen %70a salduko zuela iragarri zuen, “kide egonkorrak” behar zituela esanez. Hainbat hautagaien artean, Wallenberg familiarena den EQT diru-funts suediarra atera zen garaile[12].

Jarduera

aldatu

Saur enpresaren jarduera mundu osora hedatzen bada ere[13], Euskal Herrian Euskal Hirigune Elkargoko partaide diren herriko etxe batzuen ur hornitzaile eta tratatzailea izateagatik da ezaguna.

Saur taldeak honako jarduerak jorratzen ditu:

  • Uren tratamendua, edateko ur bilakatzeko gisan
  • Uraren kalitatea kontrolatzea
  • Ur baliabideen babesa
  • Uraren ustiapen eta hornidura
  • Ur zikinen eta edateko uren araztea
  • Araztegien mantenua
  • Gune industrialen ur-zikloaren kudeaketa
  • Uraren arloko ikerketa
  • Golf zelaien, kanpinen eta beste aisialdi guneen kudeaketa

Uren kudeaketa

aldatu

Saur taldeak ur kudeaketa zerbitzuak eskaintzen dizkio administrazio publikoari zein talde industrialei. Frantses estatuko 6700 udalerrientzat egiten du lan[14][15], eta zazpi milioi kontsumitzaile ditu[16]. Saur mikrokutsatzaileen deuseztatze prozedurak garatzen aritu da[17].

Beste zenbait datu gehigarriren artean, aipa daiteke Saur-ek 40 000 araztegi eta ur edangarria tratatzeko lantegi ustiatzen dituela, 200 000 sare kudeatzen, 690 milioi m3 ur edangarri ekoizten dituela[18] eta 457 milioi m3 saneatzen dituela urtean. Frantses estatuan, Saur hirugarren ur banaketa erakundea da, Suez eta Veoliaren ondotik.

Ingenieritza eta eraikuntza

aldatu

Stereau Saur taldeko ingeniaritza eskumendekoa da. Hark ere tokiko administrazio publikoarentzako edo enpresa industrialentzako egiten du lan, hala nola araztegien eta ur edangarria ekoizteko lantegien “diseinuan, eraikuntzan eta ustiapenaren asistentzian” [19]. Halaber, Stereau-k ur tratamendurako lantegien eraikuntzan, usainen zein gantzen tratamendurako tresneriaren sorkuntzan eta lokatz bolumenak beheititzeko tratamenduen sortzean ere parte hartzen du.

Datu gehigarriak: 60 urte ditu eta 2 500 lantegi baino gehiago; 10 milioi kontsumitzaile baino gehiago eta 35 brebeta aktibo.

Mantenu lanak

aldatu

Cise TP-k uraren banaketarako eta ur erabilien zein euri-uren bilketarako diren beharrezko sareak diseinatu, ezarri eta zaharberritzen ditu. Bestalde, 1000 lan-eremu eta 700 sare ezartze urteko.

Energia

aldatu

Saur eta EDF enpresak Electricité de Mayotte-en %25aren jabe dira[20], zati handiena departamentuaren jabetza izanki. Enpresa honek argindarra ekoitzi, garraiatu, banatu eta saltzen du. Azken aldian, eguzki-energia biltzeko proiektuetan dabil.

Datu gehigarriak: 41 000 bezero ditu, eta 320 MWH-eko ekoizpena urtean.

Aisialdi-guneak

aldatu

Bluegreen golf-zelai sarea kudeatzen du. Bluegreen-en parte diren 48 zelaietarik gehiengoa zerbitzu publikoen delegazio edo partzuergo bidez kudeatzen du[21].

Bestalde, 2009az geroztik Flower Campings kanpin sareaz ere arduratzen da. Gaur egun 130 kanpin ditu frantses estatuan zehar barreaturik.

Lobby jarduera

aldatu

Saur taldea enpresak bere interesak bultzatzeko lobby jardueran sartua da, hala nola frantziar estatuko eta Europar Batasuneko erakundeetan.

Frantziako Nazio Biltzarrean lobby gisa izena emanda dago. Taldearen arabera, 2013an lobby jarduerei zuzenki lotutako urteko kostua 10 000 euro baino gutxiagoko izan zen[22].

Erreferentziak

aldatu
  1. «L'eau potable» www.communaute-paysbasque.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  2. a b c (Frantsesez) «histoire» saur.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  3. (Frantsesez) L'Institut de Formation Professionelle du Groupe Saur. (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  4. (Frantsesez) Mérieux, Alice. La vérité sur... le naufrage de Saur. , 58-59 or. ISBN 0751-4417..
  5. (Frantsesez) [archive.wikiwix.com/cache/?url=https%3A%2F%2Fwww.lesechos.fr%2Fentreprises-secteurs%2Fservice-distribution%2Factu%2F0202814987983-jean-pierre-rodier-une-liquidation-judiciaire-de-saur-est-invraisemblable-573483.php «Jean-Pierre Rodier : « Une liquidation judiciaire de la Saur est invraisemblable »»] Les Échos (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  6. (Frantsesez) Pietralunga, Cédric. «Saur : toujours pas d'accord entre les banques et les actionnaires» le monde (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  7. (Frantsesez) Pinson, Grégoire. «Comment la Saur veut marcher sur l'eau en Arabie saoudite face à Suez et Veolia» Challenges (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  8. (Frantsesez) «La reprise de la SAUR par trois banques approuvée» le monde (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  9. (Frantsesez) Cosnard, Denis. «Paprec casse sa tirelire pour devenir un grand des déchets» le monde (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  10. (Frantsesez) Boudet, Antoine. «Saur repart à l'assaut du marché de l'eau à l'international» les échos (Noiz kontsultatua: 201911-16).
  11. (Frantsesez) «EXCLUSIF-Saur fait appel à 3 banques pour préparer l'évolution de son capital» reuters (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  12. (Frantsesez) EQT en négociations exclusives pour le rachat de Saur. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  13. (Frantsesez) «International» saur.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  14. (Frantsesez) «La Saur surveille l'eau bretonne à la source» vannes.maville.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  15. (Frantsesez) «Le centre opérationnel de la SAUR présenté aux élus» brivemag (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  16. (Frantsesez) Chauvot, Myriam. «Saur s'adapte au nouveau modèle économique de l'eau» les échos (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  17. (Frantsesez) (PDF) LE TRAITEMENT DES MICROPOLLUANTS POUR LA PROTECTION DES MILIEUX AQUATIQUES. (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  18. (Frantsesez) Bohineust, Armelle. «Saur gère à distance 180.000 km de réseaux d'eau» le figaro (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  19. (Frantsesez) «Pré-réception de travaux à l'usine d'eau de Poraon» france ouest (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  20. (Frantsesez) «mayotte» saur.com (Noiz kontsultatua: 019-11-16).
  21. (Frantsesez) «Bluegreen, n° 1 du golf français» saur.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  22. (Frantsesez) «Tableau des représentants d'intérêts» Assemblée nationale (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).

Kanpo estekak

aldatu