Ireki menu nagusia

Sami Süleyman Gündoğdu Demirel (Isklamköy, Isparta probintzia, Turkia, 1924ko azaroaren 1a - Ankara, 2015eko ekainaren 17a) turkiar politikaria izan zen, Turkiako lehendakari (1993) eta lehen ministro (1965-1971, 1975-1977, 1979-1980, 1991-1993) izandakoa.

Süleyman Demirel
Suleyman Demirel 1998.jpg
Turkiako Presidentea

1993ko maiatzaren 16a - 2000ko maiatzaren 16a
Turgut Özal - Ahmet Necdet Sezer Itzuli
Turkiako Lehen Ministroa

1991ko azaroaren 20a - 1993ko maiatzaren 16a
Mesut Yılmaz Itzuli - Erdal İnönü Itzuli
Turkiako Biltzar Nazional Nagusiaren kidea

Bizitza
Izen osoa Süleyman Gündoğdu Demirel
Jaiotza Turkia1924ko azaroaren 1a
Herrialdea  Turkia
Heriotza Ankara2015eko ekainaren 17a (90 urte)
Hobiratze lekua Atabey Itzuli
Heriotza modua : Arnas gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k) Nazmiye Demirel Itzuli  (1948ko martxoaren 12a -  2013ko maiatzaren 27a)
Hezkuntza
Heziketa Istanbul Technical University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ingeniari zibila eta ingeniaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa Justiziaren Alderdia
Süleyman Demirel Signature.jpg

BiografiaAldatu

Ingeniaritza-ikasketak egin zituen. 1961ean, Justiziaren Alderdiko kide egin zen, eta alderdiko lehendakari hautatu zuten hiru urte geroago. Bere alderdiak 1965eko hauteskundeak irabazi zituenean, lehen ministro izendatu zuten. Mendebaldera pixkanaka hurbiltzeko politika bultzatu zuen, eta berriro hautatu zuten 1969an. 1971n, ordea, Turkiako bortxakeria politiko gero eta handiagoa zela eta, haren dimisioa eskatu zuen armadak.

1975ean, gobernuko buruzagitza eskuratu zuen ostera. 1977ko hauteskundeetan, galtzaile atera zen, baina atzera gobernuko buruzagitza lortu zuen bi urte geroago. Hala ere, Turkia pairatzen ari zen langabezia-tasa handia eta indarkeria zirela medio, militarrek agintea hartu, eta kargutik kendu zuten 1980an. 1982ko Konstituzioa onartu ondoren, politikatik baztertu zuten, baina lehen ministro izendatu zuten ostera 1991n, Bide Zuzeneko Alderdiko buruzagi gisa. 1993ko maiatzean, Turgut Ozal (1927-1993) lehendakaria hil zenean, Turkiako Errepublikako lehendakari izendatu zuen Legebiltzarrak.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Süleyman Demirel