Sønderborg gaztelua (danieraz Sønderborg Slot) Danimarkako Sønderborg herrian dagoen gaztelua da. Inguruko kultura eta historiari buruzko museo bat ere badu barnean.

Sønderborg gaztelua
Sønderborg Slot
Museum Sønderjylland
Sønderborg gaztelua.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarka
UdalerriaSønderborg Municipality
Koordenatuak54°54′25″N 9°47′01″E / 54.906944444444°N 9.7836111111111°E / 54.906944444444; 9.7836111111111
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1158
Arkitektura
Ondarea
Kontaktua
HelbideaSønderbro 1, 6400 Sønderborg
E-postamailto:sonderborg@msj.dk
Telefonoatel:+45-65370807
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Valdemar I.ak 1158an Als uhartean eraiki zuen gotorlekuan du jatorria. Wendoen aurkako gotorleku multzo baten parte gisa eraiki zen. Erregeak eta Schloneswig dukearen artean hainbat istilu izan ziren uhartearen jabetzaren inguruan eta erregeak dorre nagusia gotortzea erabaki zuen. Hala ere hasierako urteetan sarritan aldatu zuen gazteluak jabez.

1350 inguruan Valdemar IV.a dukearen alabarekin ezkondu zenean gaztelua zabaldu egin zen dorre urdina (Blåtårn) eraikiz eta harresiak sendotuz. 1490an Danimarkako gotorleku indartsuenetakoa bihurtu zen. Erreforma Protestantearen garaian, 1532an, Frederik II.ak Kristian II.a bahitu eta 17 urtez gazteluan izan zuen preso.

XVI mendearen erdialdera Kristian III.ak gotorlekua gaztelu bihurtu zuen. 1571ean Schleswig-Holstein-Sonderburg-eko dukeak eskuratu zuen. 1718-1726 artean estilo barrokoan berreraiki zen.

Eraikina aldatu

Bereziki aipagarria da 34 metroko luzerako Gela Handia (Riddersal), bertan dantzaldiak eta festak antolatzen dira. Besteak beste Alexandra printzesaren ezkontza bertan ospatu zen 1998an.

Dorothea Erreginaren kapera 1568 eta 1570 artean Hercules von Oberberg-ek eraiki zuen. Europa mailan ondo kontserbaturik dagoen Errege kapera luterano zaharrena da.

Kanpo estekak aldatu