Sébastien Haller

futbolari frantziarra

Sébastien Romain Teddy Haller (Ris-Orangis, Frantzia, 1994ko ekainaren 22a) Sébastien Haller soilik bezala ezagunagoa, bolikostar futbol jokalaria da. Erdi-aurrelari gisa jokatzen du, eta gaur egun Herbehereetako Amsterdamgo Ajaxen jokatzen du, Eredivisien.

Sébastien Haller
Sébastien Haller 2019.jpg
(2019)
Bizitza
Izen osoa Sébastien Romain Teddy Haller
Jaiotza Ris-Orangis1994ko ekainaren 22a (26 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg France national under-16 football team2010 / 201010
Flag of None.svg France national under-18 football team2011 / 201241
Flag of None.svg France national under-17 football team2011ko martxoaren 30a / 2011ko uztailaren 5a126
Flag of None.svg AJ Auxerre2012ko uztailaren 1a / 2015eko uztailaren 1a378
Flag of None.svg France national under-20 football team2013 / 201472
Flag of None.svg France national under-19 football team2013ko martxoaren 21a / 2013ko ekainaren 10a73
Flag of None.svg France national under-21 football team2013ko azaroaren 14a / 2016ko azaroaren 14a
Flag of None.svg FC Utrecht2015eko urtarrilaren 1a / 2015eko ekainaren 30a1711
Flag of None.svg FC Utrecht2015eko uztailaren 1a / 2017ko uztailaren 1a
Flag of None.svg Eintracht Frankfurt2017ko uztailaren 1a / 2019ko uztailaren 17a
Flag of None.svg West Ham United F.C.2019ko uztailaren 17a / 2021eko urtarrilaren 8a
Flag of None.svg Ivory Coast national football team2020ko azaroaren 12a /
Flag of None.svg Amsterdamgo Ajax2021eko urtarrilaren 8a /
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Kirol zenbakia 22
Pisua 86 kilogramo
Altuera 190 zentimetro

Facebook: sebastien.haller.officielle Twitter: HallerSeb Instagram: sebastien.haller FIFA: 336013 Edit the value on Wikidata

IbilbideaAldatu

Bere ibilbidearen hasiera FCO Vigneux eta Brétigny Foot taldeen harrobietan izan zen.

A. J. AuxerreAldatu

2007an Auxerre talde frantziarraren harrobira heldu zen, eta berarekin 2011an bere lehen kontratu profesionala sinatu zuen. 2012ko uztailaren 27an egin zuen debuta Ligue 2-n, Nimes taldearen aurka. Denboraldi horretan 18 partidu jokatu zituen, eta 2 gol sartu.

2013-2014 denboraldian 28 partidu jokatu zituen, eta 6 gol sartu. Auxerren jokatu zuen azken denboraldian denboraldi erdia bakarrik jokatu zuen (11 partidu). Neguko merkatuan Herbeheretako Utrecht-era joan zen utzita.

UtrechtAldatu

2015eko neguan utzita etorri zen, eta denboraldiaren bigarren zatian 17 partidu jokatu zituen. Urtea 11 golekin amaitu zuen. Denboraldi amaieran, talde herbeheretarrak Auxerre-i 750.000 euro ordaindu zizkion futbolariaren truke. Hurrengo denboraldian 42 partidu jokatu zituen txapelketa guztien artean, eta 24 gol sartu zituen.

Talde honetan jokatu zuen azken denboraldian 39 partidu jokatu zituen, eta 16 gol sartu. Denboraldiaren bukaeran Eintracht Frankfurt talde alemaniarrak 7 milioi euro ordaindu zituen jokalaria bere propietate bihurtzeko.

Eintracht FrankfurtAldatu

Bundesligan jokatu zuen 2017tik 2019ra. Lehen denboraldian bere zifrak jaitsi ziren. 36 partidu jokatu zituen, eta 13 gol sartu zituen. Horrez gain, 7 asistentzia banatu zituen. Bere behin betiko eztanda 2018-2019 denboraldian izan zen, Luka Jović eta Ante Rebić jokalariekin aurrealde beldurgarria osatu zuenean. Denboraldi bukaeran 41 partidu zituen jokatuak, 20 gol sartu zituen eta 12 asistentzia eman.

West HamAldatu

Azken denboraldi horretan eman zuen mailak Europako talde askoren interesa piztu zuen, haien artean Ingalaterrakoena. West Ham United-ek azkenean 50 milioi ordaindu zituen, bere historiako fitxaketa garestiena bihurtu zelarik.

Bolikostarrak, ordea, ez zuen esperotako mailarik eman. Bere lehen denboraldian, 2019-2020an 7 gol besterik ez zituen sartu txapelketa guztien artean, taldea kaxkar ibili baitzen orokorrean. Bigarren denboraldian, ordea, ez zuen jakin bere maila onena erakusten, eta 2021eko urtarrilean 7 gol zeramatzan sartuta, haietako 3 bakarrik Premier League-en.

Beregatik egindako inbertsioaren zati bat berreskuratu nahian, 22,5 milioi euroren truke saldu zuen Amsterdamgo Ajaxera.

EstadistikakAldatu

2021eko urtarrilaren 15ean eguneratua.
Taldea Herrialdea Urteak Partidua(k) Gola(k) Asistentzia(k)
Auxerre   Frantzia 2012-2015 57 8 3
Utrecht   Herbehereak 2015-2017 98 51 16
Eintracht Frankfurt   Alemania 2017-2019 77 33 19
West Ham   Ingalaterra 2019-2021 53 14 3
Ajax   Herbehereak 2021 2 1 2

Selekzio nazionalaAldatu

Frantziako azpi-kategoria guztietan jokatu ondoren (16 urtez azpikotik 21 urtez azpikora), azkenean Boli Kostako selekzio nazionalaren aldeko aukeraketa egin zuen, 2020ko azaroaren 12an debuta eginez.

Ordutik 2 partidu jokatu ditu, eta gol bat sartu.

Kanpo estekakAldatu