Sæmundr fróði

Sæmundr jakintsua edo Sæmundr fróði (1056-1133), islandiar olerkari bat izan zen.[1]

Sæmundr fróði
Bizitza
JaiotzaOddi (en) Itzuli, 1056
Herrialdea Islandia
Heriotza1133ko maiatzaren 22a (76/77 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakidazlea, apaiza eta historialaria
Lan nabarmenakCodex Regius
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Apaiza izan zen eta Parisen (edo agian Frankonian) ikasi zuen. Sigfusen semea zen, eta, beraz, islandiar patronimikoen arabera, Sæmundur Sigfússon zen. Oddin eskola bat sortu zuen eta Oddaverjar klaneko partaide izan zen.

Edda poetikoa edo "Edda lehena"ren egiletza ematen zaio, baina, ziur asko, soilik, idazki bilketa bat baino ez zuen egin, eta bere egiletza eztabaidatua da. Hipotesi honek, bere jatorria, 1643an, Codex Regiusa aurkitu izanean du, uste denez, Brynjólfur Sveinsson gotzainaren eskuetan amaitu zuena, Danimarkako erregearen aurrean aurkeztu zuena, eta hortik Codex Regius izena.

Gotzainak, olerki bilduma hau, "Edda lehena" deitu zuen, Snorri Sturlusonek idatzitako "Edda bigarrena" edo Edda prosaikoaren oposizioz.[2]

Gainera, latinez, Norvegiako erregeen historia idatzi zuen, galdu egin den lana, baina ondorengo idazle asko inspiratu zituena, Snorri Sturluson bera kasu.

Islandiar folklorean hainbat aldiz agertzen den pertsonaia ere bada (euskal folklorean Axular agertzen den moduan), normalean deabrua engainatuz.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Aðalsteinsson, Jón Hnefill. (1994). Sæmundr Fróði: a medieval master of magic. in: Nordic Yearbook of Folklore., 117–32 or..
  2. Paasche, Fredrik. (1956). Norsk Litteraturhistorie I: Norges og Islands Litteratur. (2. argitaraldia) Oslo: Aschehoug, 273–6 or..
  3. Sigurðsson, Gísli. (1996). Icelandic National Identity: From Romanticism to Tourism. in: Making Europe in Nordic Contexts. Turku: NIF Publications, 52 or..