Sándor Petőfi
Sándor Petőfi (jaiotzez Petrovics; hungarieraz: Petőfi Sándor, ˈpɛtøːfi ˈʃaːndor ahoskatua; eslovakieraz: Alexander Petrovič; serbieraz: Александар Петровић; Kiskőrös, Austriar Inperioa, gaur egun Hungaria, 1823ko urtarrilak 1 – Fehéregyháza, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Albești, Errumania, 1849ko uztailak 31[1]) hungariar poeta izan zen. Erromantizismoaren bultzatzailerik garrantzitsuena izan zen Hungarian.
Sándor Petőfi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexander Petrovič |
Jaiotza | Kiskőrös (en) , 1823ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Hungaria |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Albești (en) , 1849ko uztailaren 31 (26 urte) |
Hobiratze lekua | baliorik ez |
Heriotza modua | : guduan hila |
Familia | |
Ama | Mária Hrúzová |
Ezkontidea(k) | Júlia Szendrey (en) (1847ko irailaren 8a - 1849) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Fasori Gimnázium (en) (1833 - 1834) Piarist Gymnasium of Budapest (en) (1834 - 1835) Pápai Református Kollegium (en) (1841 - 1842) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa alemana hungariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, aktorea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Tízek Társasága |
Izengoitia(k) | Rónai Sándor eta Andor deák |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | maior |
Parte hartutako gatazkak | 1848ko Hungariako Iraultza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Alderdi politikoa | Opposition Party (en) |
Bizitza eta lanak
aldatuIkasketak utzita, antzerki-talde ibiltari batean sartu zen, eta gero soldadu egin zen. 1844. urtean argitaratu zuen poema-bildumari esker egin zen ospetsu. 1848ko Hungariako Iraultzaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Hungariako armadan sartu, eta Segesvarko guduan hil zen, 1849an.
Petőfiren obra nagusiak A helység kalapácsa (1844, «Herriko mailua»), János vitéz (1845, «Janos heroia») eta Az apostol (1848, «Apostolua») dira. «Zutik, Hungaria, sorterria deika duzu» esapideak Hungariako poeta eta heroi nazional bihurtu zuen.
Bibliografia
aldatu- Versek (1844)
- A helység kalapácsa (1844)
- Cipruslombok Etelke sírjára (1845)
- János vitéz (1845)
- Versek II (1845)
- Úti jegyzetek (1845)
- A hóhér kötele (1846)
- Felhők (1846)
- Versei (1846)
- Tigris és hiéna (1847)
- Összes költeményei (1847)
- Bolond Istók (1847)
- Nemzeti dal (1848)
- Az apostol (1848)
Euskarara itzulitako lanak
aldatu- Europa berriz ere isilik dago. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia (Hezurrezko xirulak, 1991; Vladimir-7, 1998)
- Otsoen kantua. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia (Hezurrezko xirulak, 1991)
- Zakurren kantua. Itzultzailea: Joseba Sarrionandia (Hezurrezko xirulak, 1991)
Irudi galeria
aldatu-
Petőfi jaio zen etxea (Kiskőrös)
-
Sándor Petőfi 1944an
-
Mihály Munkácsy. Sándor Petőfi gurasoen etxeari agurra ematen
-
Soma Orlai Petrich. Sándor Petőfi Debrecenen
-
István Petrovics eta Mária Hrúz, Sándor Petőfiren gurasoak
-
Júlia Szendrey, Sándor Petőfiren emaztea
-
Petőfiren monumentua (Budapest)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Petőfi Sándor. Magyar Életrajzi Lexikon 1000–1990, Mek.oszk.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-23).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sándor Petőfi |
- Euskarari ekarriak: Sándor Petőfi, ekarriak.armiarma.eus