Gibelarrosa goiztiar

Russula vesca» orritik birbideratua)

Gibelarrosa goiztiarra, gibelurdin gorritxa, telleperretxiku edo urritz-gorritza (Russula vesca) [1] Russulaceae familiako onddo jangarria da.[2]

Gibelarrosa goiztiarra
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula vesca
Fr., 1836
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Morfologia aldatu

Txapelaren diametroa 5 eta 10 zentimetro artekoa du. Hasieran ganbila izan ohi da, baina gero lau bihurtzen da, eta azkenerako erdigunean hondoratua agertzen da. Kutikularen kolorea aldakorra da, baina beti gorrixka edo marroixka, eta ilunagoa erdian. Kutikula erraz bereizten da haragitik.

Orriek 4 eta 9 milimetro arteko zabalera dute, adnatuak dira eta pixka bat dekurrenteak, estuak eta bitan zatitzen dira hankatik hurbil. Zuriak dira gaztetan, eta krema kolorekoak geroago, batzuetan orban arreekin.

Hankak 1,5 eta 2,5 zentimetro arteko diametroa dauka eta 3-10 zentimetroko altuera. Zilindro forma dauka, gogorra da eta zuria. Gainerako Russula espezieetan bezala, eskuarekin bihurritzen denean, ez da okertzen, eta klariona bezala apurtzen da. Esporak zuriak dira.[1]

Ekologia aldatu

Koniferoen edo hostoerorkorren basoetan hazten da. Perretxikoa (gorputz jangarria) udaberritik udazkenera hazten da, eta urteko goiztiarrenetako bat da. Hortatik datorkio "goiztiar" abizena. Izen zientifikoko vesca abizenak "jangarri" esan nahi du.

Nahasteak aldatu

Espezie hau Russula generoko beste batzuekin nahas daiteke, adibidez Russula aurora, Russula cyanoxantha eta Russula nobilis espezieekin.[1]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Txina, Japonia, Korea.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Russula vesca. Fungipedia (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.

Kanpo estekak aldatu