Gibel kamalehoi

Russula risigallina» orritik birbideratua)

Gibel kamalehoia (Russula risigallina edo Russula chamaeleontina) Russula generoko onddoa da.[1] Ez da mina eta, beraz, jateko ona, baina haragiaren kalitatea eskasa da.

Gibel kamalehoia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula risigallina
Sacc., 1915
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 cm arteko diametrokoa, globo itxurakotik ganbilera edo deprimitua, azal leuna, arrosa-gorri bizi kolorekoa edo arbeletxeko kolorekoa (adinarekin koloregabetu egiten da). Aldakorra izan daiteke, arrosa gorrixka koloretik arre-horixka kolorera, baina erdigune ilunagoarekin, batez ere helduaroan.

Orriak: Hori bizi kolorekoak, heltzean laranja kolore samarrekoak, oin zuriarekin kontraste handia eginez, ia libreak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 8 cm arteko garaierakoa, lerdena, batzuetan okertua, zuria, salbu eta horiz tindatuta dagoenean esporak askatu direlako.

Haragia: Urria, arrosa kolorekoa, gozoa (mina ez).[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula rosea oso antzekoa da, baina orri zuriekin (ez horixkak).[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Erraz kamuflatzen da hostozabalen erori berri den orbeletan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Kaukasia, Uzbekistan, Himalaiako eremua, Myanmar, Nigeria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 60 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) AVT Asociacion Vallisoletana de Micologia.

Kanpo estekak aldatu