Gibelokre konpotausain

Russula fellea» orritik birbideratua)

Gibelokre konpotausaina (Russula fellea) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Perretxiko berantiarra da, ertaina baina sendoa, zapore garratzeko haragia eta sagar konpotaren usainekoa, karpoforoaren kolorea ia uniformea da. Oso ohikoa da Euskal Herriko pagadietan. Ez da jangarria, oso mina da.

Gibelokre konpotausaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula fellea
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 9 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, ondoren laua eta hondoratua, ertza kamuts samarra, mehea, makurra eta lerro laburrez markatuta, eguraldi hezearekin likatsu samarra du azala, krema-okre-hori ezti kolorekoa, ilunagoa edo laranjatuagoa erdian, baina karpoforo guztia kolore uniforme samarrekoa izaten da.

Orriak: Itsatsiak, meheak, gaztetan estuago zahartzaroan baino eta krema-okre kolorekoak, erreflexu laranjekin.

Hanka: Hasieran betea, baina laster hutsa, oinarrian pixka bat puztuta eta hori-okre kolorekoa, kapela baino zurbilagoa eta orrien antzeko kolorekoa.

Haragia: Lodia eta itxia, hasieran zurixka eta gero okre kolorez zikindua. Zapore oso garratza du, eta sagar-konpotaren usain gogorrarekin, gero, arrain usaina izatera pasatzen da, sardinzar ustelen usaina bezalakoa. Sulfato ferrosoarekin erreakzio ia nulua.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Felleus epitetoa ere latinetik dator eta behazunarekin dauka zer ikusia. Bere zapore pikanteagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria. Oso mina da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula ochroleuca delakoarekin nahas daiteke eta baita Russula claroflava zapore gozokoarekin eta Russula lutea fruta usaineko eta zapore gozokoarekin.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaren amaieran eta udazkenean koniferetan eta hostozabaletan, pagoetan gehien.[5]

Banaketa eremua aldatu

Britania Handia, Europa, Asia. Ez dago Ipar Amerikan non lotura estua duen Russula simillima delakoa dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 116 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 386 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 417 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu