Ruch Chorzów Poloniako futbol taldea da, Chorzów hirikoa. 13 aldiz irabazi du liga eta beste 3 aldiz kopa.

Ruch Chorzów
Ezizena(k)Niebiescy
(urdinak)
Sorrera1920
Futbol zelaiaStadion Miejski
edukiera: 10.000 lagun
inaugurazioa: 1935
PresidenteaPolonia Janusz Paterman
EntrenatzaileaPolonia Dariusz Fornalak
LigaEkstraklasa
2023-2417.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Stadion Miejski.

Historia

aldatu

1920ko apirilaren 20an sortu zen taldea. Berehala iritsi zitzaion "urrezko aroa" izan ere 1933 eta 1938 artean 5 Liga irabazi baitzituen.

1951ean ez zuen ligarik irabazi baina kopa bai eta urte hartan kopako txapelduna izendatu zuten Poloniako txapeldun. Bolada onari jarraituz hurrengo bi urteetan Liga bera ere irabazi zuen.

Hurrengo sasoi ona 1968ko Liga irabaztean hasi zen, 70. hamarkadan jarraituko zuena. Ordukoak ditu Europako txapelkletetako emaitzarik onenak ere, Europako Kopako eta UEFA kopako final laurdenak.

Azken tituluak 1989ko Liga eta 1996ko Kopa ditu. Urte batzuk maila apalagoan egin baditu ere 2012an Liga eta Kopan bigarren gelditu zen. 2017an eta 2018an maila jeitsi du.

Palmaresa

aldatu

Polonian: 17

aldatu
  • Liga (14): 1933, 1934, 1935, 1936, 1938, 1951*, 1952, 1953, 1960, 1968, 1974, 1975, 1979, 1989.
  • Kopa (3): 1951, 1974, 1996.
  • Poloniako Superkopa (1): bigarrena 1989 eta 1996an.

Nazio artean: 0

aldatu
  • final laurdenak 1975ean.
  • final laurdenak 1974an.
  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1998

Kanpo estekak

aldatu