Ireki menu nagusia

Ruairí Ó Brádaigh, jaiotzez izenaz Peter Roger Casement Brady (Longford, Longford konderria, 1932ko urriaren 2a - Roscommon, Roscommon konderria, 2013ko ekainaren 5a) irlandar errepublikar politikari eta militar buruzagi bat izan zen.

Ruairí Ó Brádaigh
Ruairí Ó Brádaigh 2004.jpg
Deputy to the Dáil Itzuli

1957-03-20 - 1961-09-01
Barrutia: Longford–Westmeath Itzuli
Hautaketa: 1957 Irish general election Itzuli
lehendakari

Bizitza
Jaiotza Longford1932ko urriaren  2a
Herrialdea Irlandako Estatu Askea  1937-12-29)
 Irlandako Errepublika  (1937-12-29 -
Heriotza Dublin2013ko ekainaren  5a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Mugako kanpainia (Irlandako Armada Errepublikarra)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Republican Sinn Féin Itzuli

1958-1959 eta 1960-1962 artean Irlandako Armada Errepublikarraren buruzagia izan zen, hain zuzen ere, erakunde armatua Irlandako Errepublikan legezkanpo eta Ipar Irlandako gatazkan izango zuen zuzpertzetik oraindik urruti eta ia desagertzear zegoen denboraldian.

1970-1983 artean Sinn Féin alderdiko lehendakaria izan zen, baina 1983an Iparraldekoen buruzagia zen Gerry Adams politikariak Hegoaldekoen buruzagi zen Ruairí Ó Brádaigh ordezkatu zuen. Bestalde, 1989-2009 artean Republican Sinn Féin alderdiaren kide ere izan zen.