Royal National Theatre
Royal National Theatre, National Theatre edo NT Londresen dagoen antzoki bat da, Lambeth udalerrian dagoena. Erresuma Batuko hiru antzoki handietako bat da, Londres bertan dagoen Royal Opera House-kin eta Stratford-upon-Avonen dagoen Royal Shakespeare Company-rekin batera.
Royal National Theatre | |
---|---|
Royal National Theatre | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Lambeth |
Koordenatuak | 51°30′26″N 0°06′51″W / 51.5071°N 0.1141°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1963 |
Kontaktua | |
Helbidea | Upper Ground, South Bank, London, Lambeth, SE1 9PX, England |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatu1963an The Old Vic antzokian sortu zen konpainia baina eraikin berria altxatu zuten Tamesis ibaiaren ertzean eta 1976an aldatu zen bertara. 1988an Royal National Theatre izena erabiltzeko baimena jaso zuen baina National Theatre izenarekin ezagutzen da.
2009an National Theatre Live programa abiatu zuen, horrela mundu guztiko zinema aretoetan zuzenena ikusi ahal izaten dra bertako antzerkiak.
Arkitektura
aldatuHainbat aretok osatzen dute antzokia:
- Olivier Theatre: Areto nagusia da, 1100 ikusle hartzen dituena.Epidauro antzoki greziarraren antzeko eraiki zuten. Aurreneko zuzendari artistikoa izan zen Sir Laurence Olivier aktore ezagunaren izena darama.
- Lyttelton Theatre: 890 ikuslentzako tokia du eta Oliver Lyttelton zuzendariaren izena darama.
- Dorfman Theatre: 400 ikusle sartzen direnez aretotxikiena da. Lloyd Dorfman filantropoaren izena darama[1].
- Temporary Theatre: 2013 eta 2016 artean izan zen areto honek 225 eserleku zituen.
Zuzendarien zerrenda
aldatu- Sir Laurence Olivier (1963-1973)
- Sir Peter Hall (1973-1988)
- Sir Richard Eyre (1988-1997)
- Sir Trevor Nunn (1997-2003)
- Sir Nicholas Hytner (2003-2015)
- Rufus Norris (2015- )
Iruditegia
aldatuInformazio praktikoa
aldatu- Helbidea: South Bank, London, SE1, Lambeth
- Ordutegia: astelehenetik larunbatera 9:30 - 23:00
- Metro geltokia: Waterloo
Erreferentziak
aldatu- ↑ Dorfman Theatre | National Theatre. (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) NT Live