Route 66 (alegia, Route Sixty-Six, ingelesez deitzen zaionez) Ameriketako Estatu Batuetako autobide-sareko autobide bat zen, beste goitizen batzuekin ere ezaguna zena, hala nola Main Street of America (Amerikako Kale Nagusia) edo Mother Road (ama-errepidea).

Route 66
US 66.svg
Route66 2004.jpg
Geografia
Terminusmendebaldea: Santa Monica
ekialdea: Chicago
Luzera3.940 km
LurraldeaKalifornia, Arizona, Mexiko Berria, Texas, Oklahoma, Kansas, Missouri eta Illinois
Map of US 66.svg
Ezaugarriak
SistemaUnited States Numbered Highway System (en) Itzuli
Historia
Irekiera1926ko azaroaren 11
Itxiera1985eko ekainaren 27a

Hasiera-hasierako autobideetako bat da, 1926ko azaroaren 11n ezarri baitzen.

Autobide ospetsu honek abiapuntua Chicagon (Illinois) zeukan, eta amaiera Los Angelesen (Kalifornia). Bi horien artean, honako estatu hauek zeharkatzen zituen: Missouri, Kansas, Oklahoma, Texas, New Mexico eta Arizona. Guztira, 3.940 kilometroko luzera zeukan.

Jendartean, errepide hau ezaguna bihurtu zen, besteak beste, izen bereko (Get Your Kicks On) Route 66 abesti famatu batengatik (Bobby Troup-ek idatzia eta Nat King Cole Trio edo Rolling Stones bezalako taldeek kantatua) eta 1950eko nahiz 1960ko hamarkadetako telebista-programa batengatik. Berriki, Disney/Pixar-en Cars filmean agertu zen Route 66.

Funtzionamenduan egon zen denboran zehar, Route 66 errepideari hobekuntza eta birlerrokatze ugari egin zitzaizkion, bere ibilbidea eta guztizko luzera aldatu zutenak. Birlerrokatzeetako askoren bitartez, bidaiarientzako ibilbide azkarragoak edo seguruagoak lortu ziren, edo hirietako zirkulazio-buxaduretatik libratzeko saihesbideak zerbitzuan jartzea. Birlerrokatze horietako baten bitartez, autobideak zeukan mendebaldeko helmuga are mendebalderago mugitua izan zen; zehazki, Barstow-ren erdigunetik Santa Monicaraino.

Route 66.

AbestiaAldatu

Kanpo estekakAldatu