Rosita Yarza
Maria Rosa Yarza Manrique, ezagunagoa Rosita Yarza izenez (Madril, 1922ko azaroaren 5a – Madril, 1996ko urriaren 13a)[1] madrildar aktorea izan zen. Ezaguna egin zen El hombre que se quiso matar (1942), Primer amor (1942) eta Malvaloca (1942) lanekin.[1][2]
Rosita Yarza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Rosa Yarza Manrique |
Jaiotza | Madril, 1922ko azaroaren 5a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1996ko urriaren 13a (73 urte) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | José María Seoane (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Ibilbidea
aldatu1940ko hamarkadatik nabarmendu zen zineman zein antzerkian. Madrilgo Teatro Españolen egin ziren muntaia askotan parte hartu zuen, eta, besteak beste, Luis Escobar edo Cayetano Luca de Tenaren aginduetara jardun zuen. Bereziki ospetsuak izan ziren bere garaian senarrarekin batera Jose Zorrillaren Don Juan Tenorio antzespenak.[3]
Pantaila handiko lanetatik, El hombre que se quiso matar (1942), Santander, la ciudad en llamas (1944) edo Mariona Rebull (1947) filmak aipa daitezke.
Heriotza
aldatuBihotz-gutxiegitasun baten ondorioz hil zen 1996ko urriaren 13an.
Filmografia
aldatuBesteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[4][5][6]
- 1941: Primer amor
- 1942: El hombre que se quiso matar
- 1942: Malvaloca
- 1944: Santander, la ciudad en llamas
- 1944: El sobrino de Don Buffalo Bill
- 1947: Mariona Rebull
- 1953: A dos grados del ecuador
- 1960: ¿Dónde vas, triste de ti?
- 1965: El Zorro cabalga otra vez
- 1969: El enigma de ataúd
Bizitza pertsonala
aldatuJose Maria Seoane aktorearekin ezkondu zen. Bi seme-alabaren ama izan zen, Jose Maria eta Alfonso.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) «Rosita Yarza | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Torres, Rosana. (1996-10-14). «Rosita Yarza, actriz» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ Alesves. (jueves, 26 de mayo de 2016). «Enciclopedia del Cine Español: Rosita Yarza» Enciclopedia del Cine Español (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine. «Rosita Yarza» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rosita Yarza - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2024-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rosita Yarza» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).