Ireki menu nagusia

Rosine Elisabeth Menthe

Rosine Elisabeth Menthe edo Madame Rudolfina (Brunswick, 1663ko maiatzaren 17a - 1701eko maiatzaren 20) Rodolfo Augusto Brunswick-Wolfenbüttelekoaren emazte morganatikoa izan zen.

Rosine Elisabeth Menthe
RosineElisabethMenthe 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Brunswick1663ko maiatzaren 17a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Brunswick1701eko maiatzaren 20a (38 urte)
Hobiratze lekua Brunswickeko katedrala
Familia
Ezkontidea(k) Rudolph Augustus, Duke of Brunswick-Lüneburg Itzuli  (1681 -  1701eko maiatzaren 20a)
Seme-alabak
Leinua House of Welf Itzuli
Jarduerak

Bizargile eta mediku baten alaba, 1681ean Rodolfo Augustorekin ezkondu zen. Rodolforen lehen ezkontza Kristina Elisabet Barbykoarekin izan zen, baina 1681eko maiatzaren 2an hil zen. 1681eko ekainaren 7an edo uztailaren 7an dukea Rosinerekin ezkondu zen, hamazortzi urte bete berriak zituela.

Bere hogei urteko ezkontzan ez zuen titulurik eskuratu, eta Madame Rudolphine deitzen zuten. Seme-alabarik edukiz gero, dukeak anaiarekin egin zuen akordioaren arabera, ez zuten titulurik izango, baina "nobleziako pertsona batentzat egokia zen mantenua" jasoko zuten. Ez zuten seme-alabarik izan.