Rosalina Abejo (Tagoloan, Ekialdeko Misamis, 1922ko uztailaren 13a - Fremont, Kalifornia, 1991ko ekainaren 5a) Filipinetako musikagile, zuzendari eta pianista izan zen.[1]

Rosalina Abejo
Bizitza
JaiotzaTagoloan1922ko uztailaren 13a
Herrialdea Filipinak
HeriotzaFresno1991ko ekainaren 5a (68 urte)
Hobiratze lekuaIrvington Memorial Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAmerikako Unibertsitate Katolikoa
Eastman School of Music (en) Itzuli
Philippine Women's University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musikagilea
Enplegatzailea(k)University of Kansas (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8399032 Edit the value on Wikidata

Manilan egin zituen musika-ikasketak, eta hango Emakumeen Unibertsitatean jaso zuen maistra-titulua, 1957an. Gero, Estatu Batuetan, musika- eta konposizio-ikasketak egin zituen Ohion eta Washingtongo Unibertsitate Katolikoan. 1968tik 1970era, zuzendaritza eta pianoa ikasi zituen Erroman. Parisera ere joan zen, Nadia Boulangerekin lan egitera. 1977an, Filipinetatik Kaliforniako Fremontera joan zen, eta han moja sartu zen. Bera izan zen aita santuarengandik orkestra sinfonikoak zuzentzeko baimena jaso zuen lehen moja.[2] Gero, Kansasko Unibertsitatean eta Kentuckyko San Pio Mintegian irakaslea izan zen. Filipinetan, berriz, Cagayan de Oro eta Davao hirietako orkestra sinfonikoak sortu zituen. Sinfoniak, kontzertuak, erlijio-kantak, kantatak, koartetoak, oktetoak eta beste hainbat eta hainbat musika-lan ondu zituen.

Lanak aldatu

400 konposizio lanetik gora sortu zituen

Orkestra aldatu

  • Beatriz Symphony
  • Gregoria Symphony (1950)
  • Pioneer Symphony (1954)
  • Thanatopsis Symphony (1956)
  • Aeloian Piano Concerto (1956)
  • Golden Foundation Piano Concerto (1959-1960)
  • Guerilla Symphony (1971).[3]
  • The Trilogy of Man Symphony (1971)
  • Dalawang Pusong Dakila Symphony (1975)
  • Brotherhood Symphony, 1986,
  • Jubilee Symphony, 1984,
  • Symphony of Psalms, 1988,
  • Symphony of Life, 1988,
  • Symphony of Fortitude and Sudden Spring, 1989.
  • Overture 1081
  • 3 String Quartets

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Sr Rosalina Abejo (1922-1991) - Find A Grave...» www.findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).
  2. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b8832717fd08b75808. (2011-07-13). «Abejo, M Rosalina» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).
  3. (Ingelesez) «Sister M. Rosalina Abejo, R.V.M. - The Guerrilla Symphony And La Filipina "Imelda"» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).


Kanpo estekak aldatu