Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Ronald Harry Coase Erresuma Batuko Willensden hirian jaio zen. Gurasoak postako enplegatuak zituen, eta agian horregatik beti interesatu izan zaizkio zerbitzu publiko britainiarrak. Londresko London School of Economics (Ekonomia Fakultatea) delakoan ikasi zuen, eta 1932an graduatu zen. Irakasle-lanetan aritu zen urte askoan Erresuma Batuko hainbat unibertsitatetan. Estatu Batuetara joan zen 50eko hamarkadan, eta han ezarri zuen bizilekua. Buffaloko Unibertsitatean lan egin zuen, eta baita Virginiako Unibertsitatean ere 1958az geroztik. 1964tik aurrera Chicagoko Unibertsitatean lan egindakoa da. Unibertsitate horretan Journal of Law and Economics aldizkariaren editore-lanetan aritu zen 1982 arte.

LanaAldatu

Ronald Coase Zuzenbidearen Analisi Ekonomikoa korrontearen eta ekonomia instituzional berriaren fundatzailetzat hartzen da. Horrez gain, Chicagoko Ekonomia Eskolako kide da. 1960an argitaratu zuen "The problem of Social Cost" ("Kostu sozialaren arazoa") orain arte herrialde guztietako literatura ekonomikoan gehien aipatu den artikulua da. Haren ideia nagusiak, ordea, "The Nature of the Firm" ("Enpresaren izaera"), 1937an argitaratutako artikuluan, azaldu zituen. Artikulu haren arabera, edozein prezio-sistemak kostu bat du, eta posible da arauen, antolaketa-moduen eta ordainketa-metodoen gaineko azterketa ekonomikoa egitea.

Haren beste ekarpen garrantzitsuetako bat Coaseren aierua deritzonak biltzen duena da. Labur esanda, produktu galkorren monopolistei buruzko argumentu informala da.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu