Roman de Renart
Roman de Renart XII. eta XIII. mende-hasierako poema satiriko frantsesa da.
Ezaugarriak
aldatuEgile askoren lana da eta 27 atal ditu, binaka errimaturiko zortzi silabako ahapaldiz osaturikoak.
Animaliek (Renart azeria, Ysengrin otsoa, Chanteclair oilarra, Noble lehoia, Brun hartza, Tibert katua) eta beren munduak gizarte feudala irudikatzen dute, eta aristokrazia, apaizgoa eta garai hartako literatura-generoen karikatura egiteko erabiltzen ditu egileak.
Renart azeria, giza adimenaren sinboloa, Isengrin indartsuari, nobleziari, garaitzen zaio bere zuhurtziari eta amarruei esker. Obra horren iturriak antzinateko alegiak (Fedro, Esopo) eta Europako folklorea dira.
Eragina
aldatuHain arrakasta handia izan zuen, non frantses hizkuntzaz azeria adierazteko erabiltzen zen izen zaharra (goupil) alde batera utzi eta harrezkero protagonistaren izena hartu baitzen (Renart > renard).
Juan Mari Arzallusek euskarara itzuli du (Azeri axiantea).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.