Rodrigo Vivar
Rodrigo Vivar Téllez (Vélez-Málaga, 1906ko azaroaren 29a - Madril, 1991ko azaroaren 29a) espainiar magistratu eta politikaria izan zen.
Biografia
aldatuZuzenbide ikasketak egin zituen Granadako Unibertsitatean. Magistratua lanbidez, Gerra Zibilaren hasierak, eskualde errepublikarrean harrapatu eta, zenbait alditan, milizia anarkistek hiltzea saihestea lortu zuen.[1] Frankistek Málaga okupatu ondoren, erregimen berriaren zerbitzura jarri zen.[2] Málagan, José Luis Arrese gobernadorea izan zen bere babesle nagusia, Informazio eta Ikerketako Probintzia Ordezkaritza zuzentzeko proposatu zuena.[3]
Almeriako gobernadore zibila izan zen 1940 eta 1942 artean.[4] Begoñako atentatuaren eta 1942ko krisiaren testuinguruan, Bizkaiko gobernadore zibil izendatu zuten 1942ko irailaren 6an.[5] 1944 arte iraun zuen karguan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Rodríguez Barreira 2007, 254-255 orr. .
- ↑ Rodríguez Barreira 2007, 255 orr. .
- ↑ Rodríguez Barreira 2007, 256 orr. .
- ↑ Rodríguez Barreira 2007, 588 orr. .
- ↑ Ellwood 1987, 88 orr. .
Bibliografia
aldatu- Ellwood, Sheelagh M.. (1987). Spanish Fascism in the Franco era. Falange Española de las JONS, 1936–76. New York: Palgrave Macmillan ISBN 978-0-312-00540-5..
- Rodríguez Barreira, Guillermo Óscar J.. (2007). Poder y actitudes sociales durante la postguerra en Almería (1939-1953). Universidad de Almería.