Askatasunaren plaza (Iruñea)

Rodeznoko Kondearen plaza» orritik birbideratua)

Askatasunaren plaza Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen plaza bat da.

Askatasunaren plaza
Askatasunaren plaza, Korearra eskultura eta Eroritakoen monumentua.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′35″N 1°38′07″W / 42.80968°N 1.63539°W / 42.80968; -1.63539
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1920
Arkitektura

2016. urterarte izena Tomás Domínguez Arévalo, Rodeznoko kondea, lurjabe, karlista eta politikari frankistaren omenez zeraman.[1]

2016ko apirilaren 14an, urte bat lehenago Udal Batzarrean onartutako ekimenez, gaur egungo Askatasunaren plaza izenez berrizendatu zuten[2]

Kokalekua

aldatu

Bigarren Zabalgunean dago, Karlos III.aren etorbidearen amaieran.

Plaza honetan Eroritakoen monumentua eta Jorge Oteiza gipuzkoar eskulturgilearen Korearra (1950) izeneko monumentua dago.

Azken urteotan, plazaren izena Ezkabako Ihesaldia plaza izenera aldatzeko hainbat ekimen burutu izan dira, 2009an aldaketa honen aldeko 4.200 sinadura bildu zirelarik.[3]

Ikus gainera

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak

aldatu