Rocket Man (ingelesez Astronauta, literalki Suziriko Gizona) Elton John eta Bernie Taupin ingeles musikarien abesti bat da, Elton Johnek abestua. 1972ko apirilaren 14an single modura plazaratu eta urte berean Honky Château diskoan argitaratu zen. Fil, telesail eta iragarki ugarietako soinu banda edo doinua izan da.

Rocket Man (abestia)
Elton Johnen, Kate Bushen eta David Fonseca (en) Itzuli musika-lana
Egilea(k)Elton John, Kate Bush eta David Fonseca (en) Itzuli
Argitaratze-data1972
IzenburuaRocket Man
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte daHonky Château
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakBernie Taupin (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaElton John

Allmusic: mc0000661477 Edit the value on Wikidata

Elton Johnen abesti ezagunenetakoa da, gaiari dagokionez, 1951ko Ray Bradbury estatubatuar idazlearen The Illustrated Man liburuko izenburu berdineko The Rocket Man kontakizun laburra eta 1969ko David Bowie ingeles abeslariaren Space Oddity abesti ezagunaren eragina du.

Abestiak Marteruntz bidaiatuz espaziontzi batean bakar-bakarrik doan astronauta baten sentimendu kontrajarriak deskribatzen ditu, alde batetik bere lanbidearen betebeharra eta bestetik bere familia Lurrean utzi beharraren etsipena.

Kanpo estekak aldatu