Rockall
Rockall[1] Ipar Atlantikoko irla txiki eta arrokatsua da. Haitza desagertutako sumendi baten zatia da. 25 metrotako zabalera izango du oinarrian eta 22 metrotako altura hartzen du itsas mailatik. Haitzeko behin betiko biztanle bakarrak mangolinoak eta bestelako moluskuak dira. Itsas hegazti gutxi batzuek, hala nola kaioek, martinek eta zangek udan atseden hartzeko erabiltzen dute arroka.
Rockall | |
---|---|
![]() Beheko aldean, Rockall uhartearen kokapen mapa. | |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Atlantikoa |
Azalera | 784,3 |
Punturik garaiena | 21,4 |
Politika | |
Herrialdea | Ondorengo herrialde hauek uharte honen jabegoa aldarrikatzen dute:![]() ![]() ![]() ![]() |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 |
Ezinezkoa da bertan bizitzea. Ez dago ur iturri naturalik.
KokapenaAldatu
Eskoziako St Kilda biztanlerik gabeko irlatik 301,4 kilometro mendebaldera dago eta North Uist irlako Hogha Gearraidh herrixkatik 368,7 kilometrora. Irlandako Errepublikako Donegaletik 424 kilometro ipar-mendebaldera dago.
Estatuen aldarrikapenakAldatu
Rockall uhartearen gaineko burujabetza Erresuma Batuak, Irlandako Errepublikak, Islandiak eta Faroe Uharteek/Danimarkak aldarrikatzen dute.
Erresuma Batuaren aldarrikapenakAldatu
1955eko irailaren 18an, Desmond Scott britaniar teniente-komandanteak uhartea Erresuma Batuari atxiki zion ofizialki. Hiru soldadu helikoptero bidez uhartera iritsi ziren, eta bertan Erresuma Batuko bandera ipini zuten. 1972an Erresuma Batuak uhartea Invernessko konderriari (Eskozia) atxiki zion. 1973tik aurrera Kanpoko Hebriden parte da.
LiteraturanAldatu
Rockall sarritan agertzen da Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberrian, Ondarroako arrantzaleen arrantzaleku.
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).