Ireki menu nagusia

Roberto Eduardo Viola

Roberto Eduardo Viola' (Buenos Aires, 1924ko urriaren 13a – Buenos Aires, 1994ko irailaren 30a) argentinar militar eta politikaria izan zen. Diktadura garaiko aldi labur batean, 1981eko martxotik abendura, Argentinako de facto-ko presidentea izan zen.

Roberto Eduardo Viola
Roberto Viola con banda presidencial.jpg
Argentinako presidentea

1981eko martxoaren 29a - 1981eko abenduaren 11
Jorge Rafael Videla - Carlos Lacoste Itzuli
Argentinako presidentea

1981eko abenduaren 10a
Jorge Rafael Videla - Carlos Lacoste Itzuli
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1924ko urriaren 13a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires1994ko irailaren 30a (69 urte)
Hobiratze lekua La Chacarita hilerria
Hezkuntza
Heziketa Western Hemisphere Institute for Security Cooperation Itzuli
Colegio Militar de la Nación Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak soldadua eta politikaria
Lantokia(k) Buenos Aires
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Argentine Army Itzuli
Gradua teniente jeneral
Parte hartutako gatazkak Dirty War Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Politikari independente
Viola Firma.svg

BizitzaAldatu

Militar-ikasketak egin zituen, eta garrantzi handiko postuak izan zituen, Estatu Nagusiko buru eta armadako buruzagi nagusi, besteak beste. 1976an, María Estela Martínez de Perón lehendakaria (1974-1976) kargutik kenarazi zuen estatu-kolpean parte hartu zuen, eta 1978tik aurrera herrialdean diktadura gogorra ezarri zuen Batzorde Militarreko kide izan zen. Bi urte geroago, Errepublikako lehendakari izendatu zuten 1981-1984 urte-bitarterako. Ezin izan zuen agintaldia amaitu, kargutik kendu baitzuten, 1981eko abenduan.

Erregimen militarra bukatu zenean, eta ostera demokrazia ezarri zenean, 17 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, diktadurako urteetan giza eskubideak urratzeagatik. 1990ean, Carlos Menem lehendakariaren gobernuak zigorra barkatu zion, eta askatasunean bizi izan zituen bere bizitzako azkeneko lau urteak.

ErreferentziakAldatu