Riserva naturale orientata Cavagrande del Cassibile

Riserva naturale orientata Cavagrande del Cassibile Avola, Noto eta Sirakusa udalerrietan dago, Sirakusako probintzian, Sizilian. 1990ean, erabaki zen Azienda Foreste Demaniali della Regione Siciliana erakundeak administratuko zuela, baina gaur egun Iblei Parke Nazionalaren eremuan sartzea espero da. Erreserba bere lurraldeko aberastasuna zaintzeko helburuarekin sortu zen, bai paisaia naturalistaren ikuspegitik, bai ikuspegi arkeologiko eta antropologikotik, eremu guztia milaka urtez bizi izan baita eta horren ebidentzia esanguratsuak baitaude hilobi eta beste eraikinetan. Erreserbak 2700 hektarea hartzen ditu, 900 hektarea A eremuan (erreserba) eta 1860 hektarea B eremuan (aurre-erreserba), eta Cassibile ibaiaren ezaugarria da, antzinako greziarra, Kakyparis izenekoa, bere izena ematen diona eta milaka urtetako higadurak sortu zuena. Sakan hauek (oso estuak zenbait tokitan) antzinako Avola eremuan 507 metro sakonera eta 1.200 metro zabalera du. Haranaren hondoan ur-jauzi eta urmael txikien sistema bat sortu zen (tokian-tokian uruvi izenekoa), bisitari ugarientzako udako freskagarri iturri bat, bertara La Scala Cruci deitutako eskailera zahar eta iradokitzaile batetik iristen delarik.

Riserva naturale orientata Cavagrande del Cassibile
KokalekuaNoto, Avola eta Sirakusa, Italia
Koordenatuak36°57′06″N 15°11′13″E / 36.951538°N 15.186954°E / 36.951538; 15.186954
Riserva naturale orientata Cavagrande del Cassibile is located in Italia
Riserva naturale orientata Cavagrande del Cassibile
Riserva naturale orientata Cavagrande del Cassibile
Riserva naturale orientata Cavagrande del Cassibile (Italia)
Azalera1.059,62 ha eta 1.060 ha
Izendapenaregional nature reserve (en) Itzuli eta naturagune babestua
IUCNren babesaIV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune
Sorrera1984
Webguneahttp://www.regione.sicilia.it/agricolturaeforeste/azforeste/riserve.asp?id=28

Historia aldatu

Harrobiaren horma malkartsu iritsezinek eta uraren hurbiltasunak defendatuta, sikanoek, toki honetako lehen biztanleek, nekropoli bat eraiki zuten, gaur egun oraindik iristea zaila dena. K.a. XIII. mendearen inguruan, Siziliako hego-ekialdeko populazioak, beharbada herri italiko erasokorragoek bultzatuak, nahiago izan zuen toki helezin eta ongi defendatu horietan babestea. Gutxienez, bi labar-herri ezagutzen dira: iparraldekoa begiratokitik berehala ikusten da, etea hegoaldekoa horren aurrean dago. Lehenengoa K.a. XI-X. mendetakoa da, bigarrenak, berriz, Pantalicaren antza du, non ehunka hilobi zulatu dira arroketan eta hipogeo paleokristauak ere, bata bestearen ondoan jarriak, sei maila paraleloetan. Cassibile ibaiaren bokalea, toki historiko bat da, Tuzididesen arabera, Demostenes kapitainak K.a. 413an, 1.000 atenastarrekin, Sirakusako hiriari amore eman behar izan zion. Leku hauek joan den mendearen lehen erdira arte erabili ziren; izan ere, urmaelen gainetik monasterio bat zegoen, eta oraindik ikus daitezke Canicattini Bagni bezalako Bombaci eta Uccello familia batzuen hondakinak eta etxeak, euren mantenua olibondoen laborantzatik eratorria, Ceratonia siliqua eta arbendolondoa. Leku hau Jean Houel margolariak ere bisitatu zuen 1777an bere bira handian:

Iritsi orduko Cavagrandera joan nintzen, Siziliako mirarietako bat. Zatirik altuenean, zabalera eta sakontasuna berdinak dira. Behealdean, Cassibile ibaia doa, arroia zeharkatzen duena. Ikuskizun bikaina da, bai ibaiaren ertzetik harkaitzen altuera ikus daiteke, bai haren gailurretik harrobiaren handitasuna eta sakontasuna mirets daiteke. Harkaitza, duela 2500 urte baino gehiago hilobi, kobazuloak eta zulatutako etxebizitza zaharrez beteta dago[1].

Lurraldea aldatu

Ibaiak egindako arroia ikusgarria da, greziarrek Kakyparis izenekoa. Iparraldean, Gaizkileen koba izenez ezagutzen diren kobazuloetako etxebizitza multzo txiki bat ikus daiteke.Hegoaldeko magalean, haitzean zizelkatutako etxebizitzen sistema konplexu bat dago, bata bestearen ondoan jarriak sei maila paralelotan, Cavagrandeko dieri izeneko tunel eta galeria sistema baten bidez lotuak. Erreserbaren ertzean, ipar-ekialdean, antzinako Cassibileko nekropolia dago, non hilobi eta zeramikazko material ugari aurkitu ziren: bere apaindura berezia, lumatua edo zerroatua deitua, Eoliar uharteetan eta Siziliako ekialdean dagoen Ausoniako Kulturaren zati da, K.a. 1000 inguruan.

 

Gaizkileen koba aldatu

 
Cavagrandeko dieri

Cavagrande mendiko iparraldean, haitzulo erdizirkular natural handi batean, eremu arrokatsu bat dago, italieraz Grotta dei Briganti izenekoa. Barruan hogei bat inguru artifizial daude, harkaitzean egindako mailen bidez irisgarriak, Cassibile aldikoak eta, ziurrenik, etxebizitza-funtzioa zutenak, iturburu natural baten presentzia dela eta. Gelak, bizantziar aroan berrerabiliak izan ziren, baita arabiar aroan ere. Izan ere, arabiarrek kobako ura erabili zuten larruak zurratzeko.

Bizantziar diereak aldatu

Cavagrande mendiaren hegoaldean kobazulo eta tunel sistema bat dago, gutxi gorabehera kilometro batez hedatzen dena, hainbat maila paralelotan. Sikulo garaitik datatutako hilobiak dira; bizantziar garaian ere etxebizitzarako berrerabiliak izan ziren. Dieri izenekoak (diyar arabieraz, etxea); gutxi gorabehera 140 inguru identifikatu dira.

 
Cassibileko Cavagranderen arroia

Flora aldatu

Cavagrandeko florak 400 landare-espezie baino gehiago hartzen ditu, eta horietako asko endemikoak, nahiz eta biotopo horren esklusiboak ez izan. Ibleo barrutiarentzat bereziki interesgarria da Trachelium lanceolatum, beste endemismo batzuk: Cymbalaria pubescens, Odontites bocconei, Ophrys lunulata, Antirrhinum siculum. Mediterraneoko eskualdekoak honako hauek dira: Chamaerops humilis, Teucrium fruticans, Calendula suffruticosa, Sarcopoterium spinosum, Salvia triloba, Phlomis fruticosa, Ferulago nodosa, Anacamptis longicornu, Ophrys exaltata lore bitxia eta Platanus orientalis handia.

Kanpaitxoak (Galanthus nivalis), pagadien euforia (Euphorbia amygdaloides) eta ortiga faltsuaren presentzia (Lamium flexuosum) bitxia da; bitxikerien artean azpimarratzekoa da Pteris vittata izeneko iratze tropikal baten presentzia.

Fauna aldatu

Ornodun faunaren presentzia nahiko mugatua da, hegaztiak izan ezik: codibugnolo di Sicilia endemikoa da (Aegithalos caudatus siculus), putrea (Buteo buteo) eta belatz handia (Falco peregrinus).

Bestalde, Iblear eskualdearen barruan, harrobian bakarrik bizi eta bizi ahal izango liratekeen ornodunak daude: puerkoespina (Hystrix cristata), marta (Martes martes), lurreko dortoka (Testudo hermanni hermanni), siziliar padurako dortoka (Emys trinacris), suge nabarra (Zamenis situla), Discoglossoa (Discoglossus pictus pictus), baso-igela (Hyla intermedia) eta eguneko eta gaueko harrapari ugari. Ornogabeen artean, Potamon fluviatile ur gezako karramarroak nota bat merezi du.

Kritika aldatu

Erreserbak oraindik konpondu ez diren hainbat arazo kritiko ditu, besteak beste, euriteetan luizi txikiak gertatzea. Horrez gain, aldizkako suteak; 2014ko ekainaren 25ekoa[2], esaterako, ibarraren ertzak estaltzen dituen landarediaren zati handi bat suntsitu zuten. Data horretatik aurrera, hain zuzen ere, erreserba ofizialki itxi zen, funtsik ez zegoelako, Sizilia eskualdekoa, eta hark finantzatu beharko lituzke ibilbideen erabilpena eta segurtasun neurriak[3]. Urteak eta gero, ez da irekitze datarik ezarri.

Erreferentziak aldatu

  1. HOUËL, Jean: Voyage pittoresque des isles de Sicile, de Malte et de Lipari. (1782-1787)
  2. Sicilia, incendio a Cavagrande del Cassibile. Distrutta la riserva naturale con i suoi laghetti, Huffington Post, 27 giugno 2014. 2019.12.06an kontsultaturik
  3. Paolo Virtuani, La riserva è chiusa, ma arrivano in centinaia ogni giorno per un tuffo, su corriere.it. 2019.12.06an kontsultaturik.

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu