Rikers Island
Rikers Island 167 hektarea edo 1,67 kilometro karratuko hedadura duen uharte bat da. New Yorken dago, hiri honetako Bronx eta Queens auzoen artean, East River ibaian. Gertu ditu LaGuardia Aireportua eta presondegia. Presondegia New York City Department of Correction delakoak administratzen du. Presondegi honen urteroko aurrekontua 860 milioi dolarrekoa da. 10.000 ofizial eta 1.500 zibil erabiltzen dituzte gehienezko 17.000 presoko edukiera batentzako. Estatu Batuetako errolda bulegoaren azterketaren arabera, zentruko biztanleria iraunkorra 12.780 presokoa zen 2.000n.
Rikers Island | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Luzera | 2 km |
Zabalera | 1,1 km |
Azalera | 1,672 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°47′26″N 73°52′51″W / 40.7906568°N 73.8809692°W |
Kokapena | Bronx Bronx County (en) |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Bronx |
Ur-gorputza | East River Rikers Island Channel (en) |
Historia
aldatuUharteak bere izena Abraham Ryckenen omenez jasotzen du, Long Islandera 1638an joan zen kolono herbeheretarra. Lurralde militar bezala erabilia izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren garaitik. Ryckenen ondorengoek uhartearen jabetza izan zuten 1884 arte, urte honetan New Yorkeko hiria saldu ziotelarik 180.000 dolargatik. Hiria, ordutik, presondegi bezala erabiltzen da.