Richmond parkea
Richmond parkea (ingelesez: Richmond Park) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da, errege-parkeen artean bigarren zabalena. Richmond upon Thames eta Kingston upon Thames udalerrien artean kokaturik dago.
Richmond parkea | |
---|---|
Richmond Park | |
Ondasun Ingelesa | |
Londresko Errege Parkeak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Richmond upon Thames |
Koordenatuak | 51°26′58″N 0°16′26″W / 51.449444444444°N 0.27388888888889°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1625 |
Izenaren jatorria | Richmond |
Arkitektura | |
Azalera | 9,5 km² |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1000828 |
Webgune ofiziala | |
Richmond parkearen ondasunak babesteko The Hearsum Collection erakundea sortu zen 1997an[1].
Historia
aldatuKarlos I.ak gortea Richmond Palace jauregira eraman zuen 1625 urtean Londresen zegoen izurritik ihes egin nahian eta orduan parkea sortu zuen oreinak ehizatzeko itxitura gisa[2]. Itxitura honek sei ate zituen.
1872an zati batzuk publikoari ireki zitzaizkion baina Eduardo VII.a izan zen XX mendearen hasieran aisialdirako-parke bihurtu zuena. 1915 urtean futbol eta kriket zelaiak eraiki ziren bai eta golf zelai bat ere. Lehen Mundu Gerran zalditeria praktikak egiteko ere erabili zen parkea.
XX mendean zehar hainbat estatuburuk bisitatu zuten parkea eta 1948 eta 2012 urteetako Olinpiar Jokoetan ere erabili zen. 1948an esate baterako bertan ezarri zen Olinpiar Parkea.
White Lodge
aldatuParkearen barnean hainbat eraikin edo Lodge daude, denetan ezagunena White Lodge da. 1730 urtean eraiki zen eta errege familiako hainbat kide bertan jaio izan ziren, esate baterako Eduardo VII.a[3]. Erregina Ama Elisabet II.aren ama bertan bizi izan zen 1920 hamarkadan.
Beste eraikin aipagarri batzuk honako hauek dira:
- Holly Lodge (1735)
- Pembroke Lodge (XVIII mendearen erdialdean)
- Thatched House Lodge (1673)
Parkea
aldatuOreinak ehizatzeko eraiki zen eta gaur egun ere oreinak ugariak dira parkean[4]. 630 inguru hain zuzen ere. Honetaz gain aipatzekoak dira urtxintxak, erbiak, okilak, sugeak, igelak eta intsektu ugari. Psittacula krameri espezieko loroak ere ugariak dira eta arazo ugari sortarazten dituzte[5].
Landaretzari dagokionez hasieran basoak eta belardiek estaltzen zuten parkea. 1819 eta 1835 artean Lord Sidmouthek (Erresuma Batuko Lehen Ministroa izan zenak) hainbat landaketa egin zituen, aipagarriena Isabella landaketa (ingelesez: Isabella Plantation). 1953an publikoari ireki zitzaion eta parkeko erakusgarri nagusiena bihurtu da.
Tamaina desberdinetako 30 aintzira inguru daude parkean, Pen Ponds aintzira biak, Barn Wood Pond, Bishop's Pond, Gallows Pond, Leg of Mutton Pond, Martin's Pond eta White Ash Pond batzuk aipatzearren. Hauetan arrain eta hegazti akuatiko ugari daude, baita kastore europarra ere.
Iruditegia
aldatu-
Richmond parkearen ikuspegia.
-
White Lodge.
-
Pembroke Lodge.
-
Holly Lodge.
-
Thatched House Lodge.
-
Isabella landaketa.
-
Isabella landaketa.
-
Pen Ponds aintzirak.
-
Parkeko oreina.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) THE HEARSUM COLLECTION :: OpenCharities. (Noiz kontsultatua: 2017-05-14).
- ↑ (Ingelesez) Landscape History. (Noiz kontsultatua: 2017-05-14).
- ↑ (Ingelesez) Parishes: Richmond (anciently Sheen) | British History Online. (Noiz kontsultatua: 2017-05-14).
- ↑ (Ingelesez) Deer in Richmond Park. (Noiz kontsultatua: 2017-05-14).
- ↑ (Ingelesez) «Parakeets cause problems for British wildlife» The Independent 2010-12-20 (Noiz kontsultatua: 2017-05-14).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala